Goi mailako kirolarientzako laguntzak eskatzea 2022

Epeak

Itxita

2022ko irailaren 1etik 22ra (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Aurrez aurre eginez gero (I. eranskina).

  • Kirol arrakastaren bat lortu bada, dagokion Arabako Federazioaren ziurtagiria (II Eranskina).

  • NANa (Eskaera egoitza elektronikoaren bidez aurkezten bada, ez da beharrezkoa izango).

  • Eskatzaileak 2021ean zehar Fundaziotik laguntza ekonomikorik jaso badu, Kirolaraba Fundazioaren publizitatea.

  • Diruz lagundu daitezkeen gastuen fakturak eta ordainagiriak (Hala badagokio).

  • Ofizioz egiaztatzeko baimena eman ezean:

    • Eskatzailearen NANaren kopia.

    • Kirolaria adingabea bada, NANaren fotokopia. NANik ez badu, erregistro zibileko ziurtagiria, familia-liburua edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.

    • Arabako lurralde historikoko udalerriren batean edo Trebiñuko enklabean gutxienez 2019ko urtarrilaren 1etik erroldatuta dagoela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria.

    • Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin egunean dagoela egiaztatzen duen agiria.

Informazio gehiago

Kirol zerbitzua

Probintzia plaza, 5-3

01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa

  • Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean.
  • Gasteiz, Guardia eta Laudioko Ogasunaren bulegoen erregistroan.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozeinetan.