Ondasun historiko-artistikoak kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzak eskatzea - egoitza
ONDASUN HISTORIKO-ARTISTIKOAK kontserbatzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeetarako dirulaguntzak eskatzea
Epeak
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Erakundeko organo eskudunak laguntza programatuak eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtapena (erabaki hori eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik hartua izan behar da).
-
Egin beharreko esku-hartzearen deskribapena: proiektua edo azalpen memoria. Agiri horiek kultura ondasunak kontserbatu eta zaharberritzeko titulu ofiziala duten profesionalek egin beharko dituzte.
-
Esku-hartzearen diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
-
Jabetza edo erabilera-eskubidea egiaztatzen duen agiria.
Baldintzak
- Ondasun historiko-artistikoak babestutak eta/edo inbentariatutak izatea.
- Esku-hartzeak dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren hasiak izan beharko dira, eta amaituta egon beharko dute 2024ko abenduaren 29rako.
- Toki erakundeak ondasunen titularrak izan beharko dira edo, bestela, haiek erabiltzeko eskubidea izan 5 urtez gutxienez deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunetik aurrera.
Diruz lagun daitekeen zenbatekoa
- Dirulaguntzak ez du inola gaindituko 40.000 euroko kopurua eskaera bakoitzeko.
- Kultura eta Kirol Sailaren ekarpena ez da inbertsioa egin ondoren guztira izan den kostuaren %80 baino handiagoa izango.
Informazio gehiago
Zaharberrikuntzaren Zerbitzua
Urartea 4
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 18 20 50
E-maila: restauraciones@araba.eus
Zer behar dut?
- BAKQ
- Ziurtagiri digitala
Egoitza elektronikoan dagoen formularioa.
Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoan.