Garapen nahasmenduak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urte bitarteko adingabeentzako laguntza eskatzea

Epeak

Itxita

2024ko maiatzaren 11tik irailaren 15era.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Laguntzaren onuradunaren eta haren gurasoen edo legezko zaintza duenaren NANaren, AIZaren, Europar Batasuneko Herritarren Erregistroaren edo pasaportearen fotokopia. Dokumentazio hori eduki ezean, haurra jasotzen duen familia liburuaren fotokopia aurkeztu beharko da. Hala badagokio, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

  • 012 inprimakia, familia unitateko kide guztiek sinatuta. Agiri horren bidez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak baimena izango du datu pertsonalak bildu, erabili eta/edo transmititzeko, prestazioak, laguntzak eta gizarte zerbitzuak lortu, jaso eta haiei eusteko legez ezarritako betekizunei dagokienez.

  • 013 inprimakia, banku helbideratzeari buruzkoa, banku erakundeak behar bezala sinatu eta zigilatuta, salbu eta hornitzaileari zuzeneko ordainketa berariaz eskatzen zaion kasuetan.

  • Eskatutako laguntzaren xede den ekintzaren edo zerbitzuaren kostuaren proforma aurrekontua edo faktura; bi agiri izan beharko dira 2.000,00 euroko edo gehiagoko kostua dutenean, eta hiru agiri, diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoa 15.000,00 eurotik gorakoa denean, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko (Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzko 11/2016 Foru Arauaren 29.3 artikuluaren arabera). Bi edo hiru aurrekontu edo proforma faktura aurkezteko betebeharra salbuetsi ahalko da eskatzaileak hala eskatzen badu, baldin eta laguntzaren xede den zerbitzua berezia bada eta zerbitzua ematen duen beste hornitzaile edo erakunderik ez badago. Aurrekontuan, gutxienez, honako datu hauek jaso beharko dira: enpresa hornitzailearen identifikazioa, aurrekontuaren data, eskatzailearen datuak eta egin beharreko ekintza/tratamenduaren ezaugarrien deskribapen zehaztua. Eskaera aurkeztu aurretik, zerbitzuak deialdiaren epearen barruan  ordaindu badira, fakturaren eta ordainketaren egiaztagiriaren jatorrizkoak aurkeztu beharko dira.

  • Izapidetze elektronikoa aukeratuz gero, eskaeren dokumentazioarekin batera erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da, adierazten duena bertan jasotako informazioa eta dokumentazioa benetakoak direla eta, hala eskatzen zaionean, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen esku jarriko dela.

Eskabideak aurkezteko, zure erreferentziazko gizarte-langilearengana edo GOFEren Informazio Zerbitzura jo dezakezu, gizarte-informazioa eskatzeko aurretiko hitzordua eskatuta edo telefonoz 945 15 10 15 telefonoan. Gasteiztik kanpo bizi bazara, zure Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo behar duzu.

Autonomia Pertsonaleko Zentroko Informazioa eta Aholkularitza Zerbitzuaren Orientazio Txosten Teknikoa lortzeko eta/edo deialdian jasotako ekintza eta produktu lagungarriei buruzko informazioa eskatzeko, eskatu aurretiko hitzordua edo telefonoz 945 22 02 52ra deituta (1 luz. eta 2 luz.).