Arte eszenikoen eta musikalen prestakuntza ekintzetarako laguntza eskaera

Epeak

Itxita

2022ko apirilaren 20ra arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  1. Azken hiru urteetan Arabako Lurralde Historikoko edoTrebiñuko enklabeko edozein uda- lerritan etenik gabe erroldatuta egon dela adierazten duen ziurtagiria.

  2. Laguntza eskatzen duen pertsonaren curriculum vitae-a, eskaeraren xede den jakintza arloko trebakuntza eta espezializazioari eta esperientziari buruzko egiaztagiri egokiak erantsita.

Zerrendatu bai baina agiririk erantsi ez zaien ekintzak ez dira kontuan hartuko.

  1. Garatu beharreko trebakuntza proiektuaren azalpen memoria.

  2. Laguntza eskaeraren xedea den trebakuntzan onartua izan dela dioen ziurtagiria.

  3. Proiektua egin nahi den herrialdeko hizkuntzaren behar besteko ezagutza —elkarrizketa mailan— duela egiaztatzen duen agiria, baldin atzerrian egiten bada eta hizkuntza ofiziala ez bada Euskal Autonomia Erkidegoan berezko hizkuntza gisa onartuta daudenetako bat.

Gainera, eskabidea elektronikoki aurkeztu ez bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:

  • NANaren kopia.

Informazio gehiago

Kultura Ekintza Zerbitzua

Probintzia plaza, 5-3. 01001 Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18 luzapena: 52102

Zer behar dut?

    • BAKQ
    • Ziurtagiri elektronikoa