Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2024ko deialdia

Epeak

Itxita

2024ko uztailaren 26tik irailaren 25ea, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Agiri hauek erantsiko dira:

  • Organo eskudunaren onespen-erabakiaren ziurtagiria, eskatutako ekintza egiteko eta aurrekontu-erabilgarritasunerako.
  • Beste erakunde batzuei helburu beragatik dirulaguntza eskatu zaien ala ez egiaztatzen duen ziurtagiria, erakundea eta zenbatekoa zehaztuta.
  • Orubeak edo eraikinak okupatuz edo erabiliz gero, udal-plangintzako araudian behar bezala egokitzen direla eta eragindako higiezina edo orubea erabilgarri dagoela justifikatu beharko da, erakundearen ziurtagiri baten bidez, udaleko alkatearen eta/edo toki-erakundeko lehendakariaren oniritziarekin.
  • Aurkeztutako dokumentazioa jatorrizkoarekin bat datorrela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, lurraldeko idazkariak edo fede-emaileak sinatua.

Azalpen-memoria

  • Proiektuaren deskribapena, egungo egoera deskribatzen duen memoria eta egin beharreko proposamena. Jarduketa justifikatzeko kalkuluak.
  • Lanen programa, kronograma, gauzatzeko epea, hasiera- eta amaiera-daten aurreikuspena.
  • Energia-aurrezpenaren justifikazioa eta aurreikusitako inbertsioaren eraginkortasuna.
  • Toki-erakundeak deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean duen biztanle-kopurua, sexuaren eta datu-iturriaren arabera bereizita.

Aurrekontua

  • Aurrekontu xehatua eta partidaka banakatua
    Finantzaketa-plana
    Aurrekontu-erabilgarritasuna
    Eskatutako beste dirulaguntza batzuk (erakundea, zenbatekoa)

 

  • Kontratu txikien kasuan, esleipenaren oinarri diren eskaintza ekonomikoak. Eskabidean aurkezten ez badira, justifikazioan aurkeztu beharko dira..

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa izatea nahitaezkoa da.  

Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke izapidea.