Arabako hirigintza plangintza taxutzeko laguntzak eta dirulaguntzak. 2024-2027ko eskaerak

Epeak

Itxita

Eskaerak urte osoan aurkez daitezke, deialdia indarrean jartzen denetik 2027ko irailaren 30era arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Plangintza orokorreko tresnen ordainsarietarako dirulaguntza eskatzeko. (Bosgarren oinarria)

1.1. Lehenengoz egiten diren eskaeren kasuan, plangintza tresnaren zein fasetarako eskatu den finantzaketa adieraziko da, baita eskatzen den zenbatekoa ere. Dokumentazio hau erantsi beharko zaio:

  • Aurrekontu xehatua, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren oinarrietan zehaztutako parametroen arabera, finantzaketa zer tresna motatarako eskatzen den.
  • Diruz lagundu daitekeen tresnaren kontratazioa arautuko duten baldintza teknikoen eta administrazio klausulen agiriak, bidezko baldin badira.
  • Lanak adjudikatu dituen udal erabakiaren egiaztagiria. Horrekin batera, ordainsariak zehaztuko dira xehatuta, eta dagokion kontratuaren kopia aurkeztuko.
  • Egiaztagiria, 1. eranskineko ereduaren arabera egina, non jasoko baitira Arabako Foru Aldundiak edo beste erakunde batzuek helburu bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bai eta zer urtetan eta zer kontzeptu pean eman ziren ere. Horien baturak ezin izango du gainditu adjudikazioaren kostua, ez eta oinarri hauetan zehaztutako balizko zenbateko eguneratua ere.
  • Udal ziurtagiria, 2. eranskineko ereduaren arabera egina, non jasoko baita eskaera aurkeztutako egunean bukatuta dagoen laneko azken fasea. Faseak, deialdi honi dagokionez, zortzigarren eta bederatzigarren oinarrietan zehaztutakoak dira.
  • Bidezkoa bada, fase horri dagokion dokumentazio teknikoaren kopia, baldin eta dagoeneko ez badago Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzuaren esku. Dokumentazio hori Arabako Foru Aldundiaren Hirigintza Plangintzako Plataformaren bidez aurkeztu beharko da.
  • Dirulaguntza eskaeraren xede diren eta amaitutako faseei dagozkien gastuen ziurtagiriak (fakturak aurkeztu behar dira).
  • Udaleko idazkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena aurkeztutako dokumentazioa jatorrizkoarekin bat datorrela.

1.2 Aurreko ekitaldietan laguntzaren bat jaso duten lanei dagozkien laguntzen eskaerei dagokienez, honako dokumentazio hau erantsiko da:

  • Egiaztagiria, 1. eranskineko ereduaren arabera egina, non jasoko baitira Arabako Foru Aldundiak edo beste erakunde batzuek helburu bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bai eta zer urtetan eta zer kontzeptu pean eman ziren ere. Horien baturak ezin izango du gainditu adjudikazioaren kostua, ez eta oinarri hauetan zehaztutako balizko zenbateko eguneratua ere.
  • Udal ziurtagiria. Ziurtagiri horretan eskaera aurkeztutako egunean laneko zein fase dagoen bukatuta adieraziko da. Ziurtagiri hori 2. eranskineko reduaren arabera egingo da.
  • Fase horri dagokion dokumentazio teknikoaren kopia, baldin eta dagoeneko ez badago Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzuaren esku. Dokumentazio hori Arabako Foru Aldundiaren Hirigintza Plangintzako Plataformaren bidez aurkeztu beharko da.
  • Kontratu gehigarri edo osagarriaren kopia, baldin eta arauzko arrazoiengatik jatorrizkoa aldatu behar bada.
  • Dirulaguntza eskaeraren xede diren eta amaitutako faseei dagozkien gastuen ziurtagiriak (fakturak aurkeztu behar dira).
  • Udaleko idazkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena aurkeztutako dokumentazioa jatorrizkoarekin bat datorrela.

 

2.- IEE prozedurari dagozkion agirien ordainsarietarako dirulaguntza eskatzeko. (Seigarren oinarria)

IEE prozedurako agiriak idazteko ordainsarietarako dirulaguntza eskaerak ez du zerikusirik izango dagokion plangintzako tresnaren eskaerarekin.

Dirulaguntza lehen aldiz eskatzeko, interesa duten udaletako alkateek 5.1 oinarrian jasotak agiriak bidali beharko dituzte.

Lanek aurreko ekitaldietan laguntzaren bat jaso badute, udaletako alkateek 5.2 oinarria jasotako agiriak bidali beharko dituzte.

 

3.- Agiri eta azterlanen ordainsarietarako dirulaguntza eskatzeko. (Zazpigarren oinarria)

Lehengo atalaren puntuetan jasotako dokumentazioaz gain, dokumentazio teknikoaren kopia bidali beharko da dagokion fakturarekin batera. Dokumentazio teknikoa Arabako Foru Aldundiaren Hirigintza Plangintzako Plataformaren bidez aurkeztu beharko da.

Informazio gehiago

Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Zerbitzua

Probintzia plaza, 5-1. solairua

01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 64

Faxa: 945 18 17 64

E-mailaurban@araba.eus

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

Egoitza Elektronikaren bidez