Kultura erakustaldi eta zabalkunde programa eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia eskatzea - egoitza
Kultura erakustaldi eta zabalkunde programa eta jaialdiak garatzeko dirulaguntzen deialdia eskatzea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:
-
Kultura programaren proiektua, balioespen irizpideak osatzen dituzten alderdi guztiak jasotzen dituena (oinarri hauetako bederatzigarren artikulua).
-
Diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
Ezinbestekoa izango da eskabideari erantsita proiektua eta aurrekontua aurkeztea oinarri hauetan ezarritako epean eta moduan. Eskabidea soilik aurkezteak, proiektuarekin batera joan gabe, izapidea ez onartzea ekarriko du berekin.
-
Aurkeztu beharko duten administrazio dokumentazioa:
- Hala badagokio, BEZa ordaintzetik salbuetsita egotearen ziurtagiria, dagokion zerga administrazioak emana.
- Hala badagokio, inplikatutako eragileen ziurtagiria, programa garatzen lagundu dela egiaztatzen duena (ezarritako lankidetza sareak).
Gainera, eskabidea elektronikoki aurkeztu ez bada, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- NANaren kopia, profesional autonomoaren kasuan.
- Erakundearen ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
Informazio gehiago
Kultura Ekintza Zerbitzua
Helbidea: Probintzia plaza, 5-3. 01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18 Luzapena: 52289, 52271
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Aurrez aurre, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak araututako beste moduen bidez.