TR Solicitar declaración de interés público de actuaciones en suelo no urbanizable EUS - egoitza
Lurzoru urbanizaezineko jarduketen interes publikoaren adierazpena eskatzea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Udalak egindako eskaera, jasotako obra lizentziaren eskaeraren berri emateko eta interes publikoaren adierazpena izapidetzeko, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 28.5 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako. Idazki hau alkateak edo udal idazkariak sinatu behar du.
-
Sustatzaileak aurkeztutako proiektua, enpresa zein partikularra izan.
-
Udalaren txosten teknikoa: Zehaztu egingo da proiektua lurzoru urbanizaezineko zer lurzatitan egingo den eta lurzatiek zer hirigintza kalifikazio duten udalerrian indarrean dagoen araudiaren arabera. Horrez gain, lurzati horretarako eskatutako jarduera edo instalazioa ezartzea bidezkoa dela adierazten duen irizpena aurkeztuko da. Azaldutakoaz gain, udal teknikariak proiektuari eta kokapenari buruz egokitzat jotzen dituen puntu guztiak jaso ahal izango ditu txostenak.
-
Udalak bere eskaeraren alde egoki iritzitako agiri guztiak.
Informazio gehiago
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.