Solicitar las subvenciones dirigidas a asociaciones y entidades sin ánimo de lucro para el desarrollo de programas y/o actividades destinadas a la sensibilización y a la convivencia intercultural. Ejercicio 2020 EUS - egoitza
kultura arteko sentsibilizazioa eta bizikidetza helburu dituzten programak edo jarduerak garatzeko dirulaguntzak eskatzea
Epeak
Urtarrilaren 31n argitaratua ALHAOn.
Eskaera aurkezteko azken eguna: martxoak 1.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera ereduak deialdi honen I. eta II. eranskinetan ageri dira, bai eta Arabako Foru Aldundiaren webgunean ere (www.araba.eus).
- Eskaera sinatzen duen pertsonaren NANaren fotokopia eta erakunde edo elkarte eskatzailearen ordezkaritzan ari dela frogatzen duen agiria.
- Erakunde eskatzailearen IFKren fotokopia eta Araban edo Trebiñuko Konderrian egoitza edo ordezkaritza irekita daukala frogatzen duen agiria.
- Erakundearen indarreko estatutuen fotokopia, eta legez eratuta dagoela eta elkarte eta erakundeen erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duten agiriak.
- Elkarte edo erakunde eskatzailearen zuzendaritza batzordearen osaera aktaren fotokopia.
- Eskaera orria, I. eranskinaren araberakoa.
- Proiektuaren inprimakia, II. eranskinaren araberakoa.
- Egoitza nagusia Arabako Lurralde Historikotik kanpo duten erakundeek dagokien Zerga Ogasunarekiko zerga betebeharretan egunean daudela azaltzen duen ziurtagiria aurkeztu behar dute.
- BEZetik salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria, zerga administrazio eskudunak emana; eta balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) hainbanaketa erregelan daudenak, portzentajearen justifikazioa.
- Egoki bada, lankidetza konpromisoaren idazkia (II. eranskinean dagoen ereduaren arabera).
- Egoki bada, kontratazio gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).
- Hala badagokio, azpikontrataziorako baimen eskaera (II. eranskinean jasoriko ereduaren arabera).
- Egoki bada, erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskineko ereduaren arabera).
- Egoki bada, joan-etorrien gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).
- Egoki bada, langile boluntarioen balorizazio aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).
- Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.
- Eskaera orria, 2020an kultura arteko sentsibilizazioa eta bizikidetza helburu dituzten programak edo jarduerak garatzeko irabazteko xederik gabeko elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzarena.
Informazio gehiago
Aurkeztutako eskaera egoki baloratu eta ebazteko, Arabako Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak agiri eta informazio gehiago eska diezaieke erakunde eskatzaileei.
Siervas de Jesús 1, behea. 01001. Gasteiz.