Genero ikuspegidun sentsibilizazioa eta kultura arteko bizikidetza sustatzera bideratutako programak edo jarduerak finantzatzeko eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

2025/01/09 - 2025/02/05

20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, ordenatuta eta honela izendatuta:

a) Entitateak egoitza Araban edo Trebiñuko enklabean duela egiaztatzen duen agiria.

b) Erakundearen indarreko estatutuak eta legez eratuta eta dagokion Elkarte eta Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duten agiriak.

c) BEZetik salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria, zerga administrazio eskudunak emana; eta balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) hainbanaketa erregelan daudenak, portzentajearen justifikazioa.

d) Eskaera orria, I. eranskinaren araberakoa.

e) Proiektuaren inprimakia, II. eranskinaren araberakoa.

f) Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.

g) Egoki bada, lankidetza konpromisoaren idazkia (II. eranskinean dagoen ereduaren arabera).

h) Egoki bada, kontratazio gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).

i) Hala badagokio, azpikontrataziorako baimen eskabidea (II. eranskinean jasoriko ereduaren arabera).

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Izapidetu