Solicitar Restauración Bienes Artísticos de las Entidades Locales EUS - egoitza
Historia eta arte ondasunak onik zaintzeko eta/edo zaharberritzeko esku hartzeak bultzatzeko dirulaguntzak eskatzea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
a) Administrazio agiriak:
1. Erakundearen organo eskudunak laguntza programatuak eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.
b) Berariazko agiriak:
1.- Esku hartzearen xedea azaltzen duen agiria. Bertan, honako hauek agertuko dira:
1.1 Eskatutako dirulaguntzaren xede den historia eta arte ondasunaren deskribapena, baita haren erabilerak eta funtzioak ere, edukiz gero.
1.2. Arte ondasunaren eguneratutako agiri grafikoak eta/edo fotografikoak eta kokapena.
1.3. Proposatutako esku hartzearen proiektu teknikoa eta aurrekontu zehatza. Zaharberrikuntza Zerbitzuak adierazitako irizpideei jarraituz, zerbitzuan bertan daude, egin beharko da proiektua. Proposamenak langileen eta horien titulazioari buruzko informazioa ere ekarri beharko du.
1.4. Arte ondasunaren onik zaintze-zaharberritze lanetan parte hartuko duten pertsonen titulazioa. Zuzenean esku hartuko duten pertsonek kultura ondasunak onik zaintze eta zaharberritzearen arloko titulu ofizial homologatua eduki beharko dute.
1.5. Non esku hartuko den historia eta arte ondasunean (lekuaren deskribapena). Ondasuna aipatu zerbitzuko instalazioetara eraman ahal izango da, Zaharberrikuntza Zerbitzuak beharrezkotzat jotzen badu edo arrazoi teknikoak direla-eta eskatzen badu.
1.6. Lanak egiteko ustez beharko den denbora. Kontuan hartuz dirulaguntzaren xede den kultura ondasuna entregatzeko epea 2020ko abenduaren 18an amaituko dela.
2.- Kultura ondasuntzat kalifikatua edo katalogatua delako akreditazioa, edukiz gero.
3.- Lanen bideragarritasunari buruzko azterlan ekonomikoa eta finantzaketa plana. Horren barruan, honako hauek sartuta joango dira: erakundearen idazki bat, zeinean konpromisoa hartzen duen eskatutako dirulaguntzarekin aurrekontuaren guztirako zenbatekoa osatzeko behar den dirua jartzeko; eta ziurtapena, adierazten duena dirulaguntzarik edo bestelako laguntzarik eskatu edo lortu denetz (baiezkoan, zenbatekoa adieraziz) beste administrazio edo erakunde batzuetatik, helburu bererako.
4.- Arte eta historia ondasunaren jabetza egiaztatzeko agiria edo hura gutxienez hamar urtez erabiltzeko eskubidea egiaztatzen duena, ALHAOn deialdia argitaratzen den datatik aurrera zenbatzen hasita. Azken kasu horretan, dirulaguntzaren xede diren lanak egiteko jabearen baimena jasotzen duen agiria ere aurkeztu beharko da.
Informazio gehiago
Zaharberritze Zerbitzua
Telefonoa: 945-182050
Posta elektronikoa: restauraciones@araba.eus
Zer behar dut?
INPRIMAKI BETEGARRIA. Laguntza-eskaera, Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Konderriko historia- eta arte-ondasunak zaintzeko eta/edo zaharberritzeko esku-hartzeak finantzatzeko
1. Eskura emanda, Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean, edo ituna duten udalen erregistro orokorretan.
2. Eide elektronikoak erabilita, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bitartez erabil daitekeen erregistro elektronikoan.