Genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak finantzatzeko eskaera - egoitza
Genero ikuspegidun gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak finantzatzeko eskaera
Epeak
20 egun baliodun, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- a) Erakundeak egoitza Araban edo Trebiñuko enklabean duela egiaztatzen duen agiria eta Elkartearen zuzendaritza batzordearen osaeraren akta.
- b) Erakundearen indarreko estatutuak eta legez eratuta eta dagokion Elkarte eta Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duten agiriak.
- c) BEZetik salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria, zerga administrazio eskudunak emana; eta balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) hainbanaketa erregelan daudenak, portzentajearen justifikazioa.
- d) Eskaera orria, I. eranskinaren araberakoa.
- e) Proiektuaren inprimakia, II. eranskinaren araberakoa.
- f) Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.
- g) Egoki bada, lankidetza konpromisoaren idazkia (II. eranskinean dagoen ereduaren arabera).
- h) Egoki bada, kontratazio gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).
- i) Hala badagokio, azpikontrataziorako baimen eskaera (II. eranskinean jasoriko ereduaren arabera).
- j) Hala badagokio, erakundeak Araban dituen boluntarioen aseguruak ordaindu izanaren egiaztagiriak.
- k) Hala badagokio, ALHn kontratatuta dauden langile teknikoen egiaztagiriak.
- l) Arabako Lurralde Historikoan azken hiru urteetan, euskal administrazio publikoren batek finantzatuta, garapenerako sentsibilizazio edo hezkuntzako jardueraren bat egin duela frogatzen duten agiriak. Jardueraren izenburua, data, lekua eta guztirako kostua adierazi behar dira. Gehienez ere hiru ekintza.
2. Erakunde onuradunek zerga betebeharrak egunean dituztela egiaztatu beharko dute, eta soldatapeko langileak badituzte, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituztela.
Zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei dagokienez, Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen Foru Arauak 21.3 artikuluan xedatzen duenaren arabera, pertsona onuradunak eskaera aurkeztuz gero, organo kudeatzaileak haren baimena edukiko du zerga administrazioek eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eman beharreko ziurtagiriak eskatzeko.
3. Administrazio publikoen administrazio prozedura erkideari buruzko Legearen 28.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek Arabako Foru Aldundiak jadanik dituen edo beste edozein administraziok egin dituen agiriak ez aurkezteko eskubidea dute. Horrenbestez, administrazioak agiri horiek kontsultatu edo bil ditzake, eskatzaileek egiaztatze hori egitea uzten ez badute izan ezik. Kasu horretan, eskatzaileak berak aurkeztu beharko ditu agiriak.
Halaber, aurretik edozein administraziori aurkeztutako agiririk ez zaie eskatuko interesdunei. Ondorio horietarako, interesdunak adierazi beharko du noiz eta zein administrazio organoren aurrean aurkeztu zituen dokumentu horiek, eta organo instruktoreari eskatu beharko dizkio, salbu eta prozeduran jasota badago entitatearen berariazko aurkakotasuna edo aplikatzekoa den lege bereziak haren berariazko baimena eskatzen duela.
Salbuespenez, baldin organo izapidegileak ezin baditu lortu aurreko apartatuetan adierazitako agiriak, interesdunari berriz ere aurkezteko eskatu ahalko dio.
4. Eskabidearekin batera nahiz frogagirietan bide elektronikoz ematen diren kopiek balioa izango dute dirulaguntzak emateko administrazio prozedura izapidetzeko bakarrik. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 28.7. artikuluan ezarritakoaren arabera, onuraduna da aurkeztutako agirien egiazkotasunaren erantzulea. Hala ere, Administrazioak beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ahal izango ditu egiaztatutako egitateak eta aurkeztutako agiriak benetakoak direla egiaztatzeko, eta interesdunek Arabako Foru Aldundiaren esku jarriko dituzte horretarako eskatzen zaizkien agiri guztiak.
5. Eskabidean edo horrekin batera aurkezten diren agirietan akatsik izanez gero edo osorik bete gabe egonez gero, hamar egun balioduneko epea emango zaie interesdunei antzemandako akatsak konpontzeko. Epe hori igaro eta akatsak konpondu ezik, eskatzaileak eskaera bertan behera utzi duela ulertuko da; horretarako, ebazpena emango da urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.
Informazio gehiago
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, erakunde interesdunek, pertsona juridikoak diren aldetik, aurkezpen telematikoa egin beharko dute nahitaez, Erregistro Elektroniko Komuna edo beste administrazio publiko batzuen erregistro elektronikoen bidez.
Erakunde interesdunak, egiten dituzten agiri bidalketa elektroniko guztietan, pertsona juridikoen bitarteko elektronikoren baten bidez identifikatu beharko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 9. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Izapideak nahitaez linean egin behar dituzten pertsonek bertaratuz egiten badute, edo erakunde eskatzailea ez bada behar bezala identifikatzen elektronikoki, behar bezala linean egitea eskatuko zaie. Ondorio horietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko da eskaeraren aurkezpen datatzat.
Era berean, eskabide ereduak bete eta elektronikoki bidali beharko dira (horien edukiadeialdi honi erantsi zaio, onets dadin). Eredu horiek Arabako Foru Aldundiaren webgunean ere eskura daitezke. Eskabide horietan, zehazki I. eranskinean, bertan jasotako informazioaren eta dokumentazioaren benetakotasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpen bat erantsiko da.
Eskabide horietan, zehazki I. eranskinean, bertan jasotako informazioaren eta dokumentazioaren benetakotasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpen bat erantsiko da.
Zer behar dut?
BAK
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.