Hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntza eta aurrerakinak, 2023ko maiatzaren 28an Batzar Nagusietarako egindako hauteskundeen emaitzen arabera

Izapidetu

Epeak

Irekita

2023/09/05 - 2023/12/01

2023ko irailaren 5etik abenduaren 1era. 

ABISUA: Hauteskundeetako dirulaguntza aurreratzeko eskaera Arabako Foru Aldundian aurkeztu beharko da, eta, aurretik, hauteskundeetako diru sarrera eta gastuen kontabilitate zehatza eta dokumentatua aurkeztu beharko da Herri Kontuen Euskal Epaitegian, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 133. artikuluan aipatutako epe eta baldintzetan (2023ko irailaren 5etik 30era),eta aurkeztu izana egiaztatu beharko da, dagokion frogagiriaren bidez.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Hauteskundeetako diru sarrera eta gastuen kontabilitate zehatza eta dokumentatua HKEEan -Herri Kontuen Euskal Epaitegia- aurkeztu izanaren egiaztagiria.
  • Hautetsiek batzarkide izaera osoa eta karguan benetan dihardutela modu frogagarrian egiaztatzen duen Batzar Nagusiek emandako ziurtagiria.
  •  Banku abala, aurreratutako guztizkoaren % 10ekoarena, hala badagokio, hauteskunde aurretik jasotako aurrerakina barne hartuta.
    Halakorik ezean, aurreratzen den dirulaguntzaren ehuneko hori atxikitzeko eskatzen duen idazkia.

Zer behar dut?

    • BAK
    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu