TR Subvenciones para desarrollo de programas de formación musical promovidos por ayuntamientos eus Duplicate 0 - egoitza
Udalek sustatutako musika prestakuntzarako programak garatzeko diru laguntzak eskatzea
Epeak
Hogei egun natural izango dira eskaerak aurkezteko, deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurkeztu beharreko agiriak
Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari bidali behar zaizkio eskaerak, eranskinean argitaratzen den ereduari egokituta. Era berean, eskaerarekin batera honako agiri hauek ere aurkeztu behar dira:
a) Administrazio agiriak.
— Egiaztagiri bat, erakunde eskatzailearen organo eskudunak eskaera baimentzeko eta gastuaren zati bat finantzatzeko hartutako erabakiarena.
b) Dokumentazio espezifikoa:
— Musika irakasteko programaren proiektua. Honako hauek aipatuko dira banan-banan:
• Programaren deskribapena: irakasle, ikasle eta ikastaro kopurua.
• Irakasleak kontratatzeko gastuen zenbatekoa: soldatak gehi gizarte segurantzako kuotak
(2019ko urtarriletik azarora).
2019ko ekainaren 19a, asteazkena • 71 zk. 3/8 2019-01902
L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432 www.araba.eus
• Diruz lagunduko diren musika ikastaroetako irakasleak nahitaezko titulazioa duela egiaztatzen duten agiriak. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan musika eskola direlako arautu gabeko berariazko musika irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio duten oinarrizko arauak ezartzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuan xedatuta dago irakasleen titulazioa zein izan behar den.
• Udalarena ez den erakunderen batek eskaintzen badu zerbitzua, hura eskaintzen duen erakundeak musika irakasteko edo kultura zerbitzuak eskaintzeko hezkundarekin zerikusia duten jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) epigrafean alta emanda dagoela egiaztatzen duen agiria aurkeztu ahal izango du Eusko Jaurlaritzaren urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak irakasleek zer titulazio izan behar duten egiaztatzen duten agirien ordez.
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Plaza de la Provincia 5-3º
01001 Vitoria-Gasteiz