Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzera bideratutako programak edo jarduerak finantzatzeko eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

2025/01/09 - 2025/02/05

2025eko urtarrilaren 9tik otsailaren 5era. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabideekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira, ordenatuta eta honela izendatuta:

a) Erakundeak egoitza Araban edo Trebiñuko enklabean duela egiaztatzen duen agiria.

b) Erakundearen indarreko estatutuak eta legez eratuta eta dagokion Elkarte eta Erakundeen Erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzen duten agiriak.

c) BEZetik salbuetsita dagoela adierazten duen ziurtagiria, zerga administrazio eskudunak emana; eta balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) hainbanaketa erregelan daudenek, portzentajearen justifikazioa.

d) Eskaera orria, I. eranskinaren araberakoa.

e) Proiektuaren inprimakia, II. eranskinaren araberakoa.

f) Baldin eta beste dirulaguntza publiko eta/edo pribaturen bat eskatu bada, haien egiaztagiriak

edo ebazpena aurkeztu behar dira, eta zenbat diru eskatu den adierazi.

g) Egoki bada, lankidetza konpromisoaren idazkia (II. eranskinean dagoen ereduaren arabera).

h) Egoki bada, kontratazio gastuen aurreikuspenaren azalpen idazkia (II. eranskinean dagoen ereduan).

i) Hala badagokio, azpikontrataziorako baimen eskabidea (II. eranskinean jasoriko ereduaren arabera).

j) Hala badagokio, ikastaro, lantegi edo antzekoak emateko eta berdintasun programak abian jartzeko ardura duten langileek, ikastaro bakarrean gutxienez 150 orduko prestakuntza egiaztatzea, edo ikuspegi feminista duten bi esperientzia profesional, jabekuntza eskolen edo emakumeen etxeen eremuan antolatutakoak.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu