Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritutako edukiak euskaraz sortzeko eta zabaltzeko deialdiaren dirulaguntzak emateko eskaera - egoitza
Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritutako edukiak euskaraz sortzeko eta zabaltzeko 2023ko deialdiaren dirulaguntzak eskatzea
Epeak
Hogei egun balioduneko epea, honako deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Eskaera, I. ERANSKINAren araberakoa.
-
Ordezkariaren ahalordea, erakundearen izenean aurkezteko eskaera. Aldez aurretik Euskaren Foru Zerbitzuan aurkeztu bada, hala adieraziko da eskaeran, eta ez da aurkeztu beharko.
-
Erakundearen nortasun juridikoa egiaztatzen duten agiriak (dagokien erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak egindako ziurtagiria…). Aldez aurretik Euskaren Foru Zerbitzuan aurkeztu badira, hala adieraziko da eskaeran, eta ez dira aurkeztu beharko.
-
Erakundeak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak. Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzko urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauak 21.3 artikuluan xedatzen duenari jarraiki, onuradunak dirulaguntzen eskaera aurkezten duenean, berariazko baimena ematen dio organo kudeatzaileari zerga administrazioek eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako ziurtagiriak eskatzeko. Esanbidezko ukoa egiten bazaio administrazioak informazio hori jasotzeari, erakunde eskatzaileak aurkeztu beharko ditu ziurtagiriak.
-
Zeharkako zergak berreskuratu edo konpentsatu ezin direnean, Ogasunaren ziurtagiria, erakunde eskatzaileak balio erantsiaren gaineko zerga berreskuratzen edo konpentsatzen ez duela egiaztatzen duena.
-
Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan eta Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera onuraduna izateko debekurik ez duela adierazten duen ziurtagiria, pertsonek edo erakundeek egina. Lekukotza judizial edo egiaztagiri bidez egin ahal izango da, kasuaren arabera, eta dokumentu horiek eman ezin direnean, haien ordez, erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egin ahal izango da.
-
Aurrez ez badira aurkeztu banku erakundearen identifikazio datuak eta, hala badagokio, dirulaguntza ordaintzeko kontu zenbakia, edo datu horiek eguneratu behar badira, baimendutako pertsonak sinatutako dokumentu berean aurkeztuko dira, honako hau adieraziz (I. eranskinaren arabera, bankuko datuak):
-
Egungo helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.
-
Banku kontuaren zenbakia (hogei digituak eta IBANa)
-
Identifikazio fiskaleko zenbakia.
-
-
Dirulaguntza eskatzen deneko proiektuaren, programaren edo jardueraren azalpen txostena, laguntzen indarraldiaren barruan egiten den jarduerari dagokiona. Txosten horretan, proiektu, programa edo jardueraren balioaren azalpena jaso beharko da beren-beregi.
-
Proiektuaren diru sarrera eta gastuen aurrekontu banakatu eta xehatua.
-
Aurkeztutako informazioa egiazkoa dela eta igorritako dokumentuak jatorrizkoekin bat datozela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
-
Webgunearen domeinuaren erregistro ziurtagiria, hedabide digitala argitaratzen duen erakunde eskatzailearen izenean.
-
Genero berdintasunari gagozkiola, erakunde eskatzaileek ondoko informazioa eman beharko dute:
-
Erakundearen barruan abian jarri diren neurriak edo berdintasun plana
-
Genero berdintasunaren ikuspegitik, diruz laguntzen diren jardueren eremuan eta dirulaguntzen indarraldiaren barruan aplikatuko den hobekuntza neurri bat.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
BAK
BAKQ
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke.