Udalerri barruko garraioa finantzatzeko laguntzaren eskaera - egoitza
Udalerri barruko garraioa finantzatzeko laguntzaren eskaera
Epeak
2022/03/17tik 2022/04/19ra
Aurkeztu beharreko agiriak
a) Linearen trazaduraren udalerri barruko garraio zerbitzuaren ezaugarri nagusien konfigurazioaren aurreikuspenari buruzko azalpen memoria, ibilbidearen deskribapen xehatua, zerbitzua emateko modua, maiztasunak, kobratutako tasak... jasotzen dituena. Memoriak aztertu beharko du eskatutako linearen bidez estali beharreko premia, bai eta egun dagoen garraio publikoaren estaldurarik eza ere.
b) Ibilbideari buruz aurreikusitako zenbakizko adierazleak; horien artean, hiru aldagai hauek aipatuko dira berariaz: ibilbidearen aurreikusitako erabiltzaile kopurua, ibilbidea osatzen duten kilometro kopurua eta linea berean konektatutako nukleo kopurua; izan ere, adierazle horiek kontuan hartuko dira dirulaguntzak emateko jasotako eskaeren lehentasun ordena ezartzean.
Gainera, zerbitzuaren iraupena (astetan) eta linearen asteko ibilbideen kopurua zehaztu beharko dira.
Adierazle horiek berariaz zehaztuko dira eskaera orrian, egoitza elektronikoa .
c) Aurrekontu ekonomiko xehatua, dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatzean aurreikus daitezkeen gastuen eta diru sarreren kontzeptu guztiak banakatuta.
Informazio gehiago
Eskaerak hemen aurkeztu behar dira::
- Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean
- Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun bulegoen erregistroan.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan jasotako erregistroetako batean.
Edonola ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikulua betez, honako hauek, egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.araba.eus/eu/-/20000-biztanletik-beherako-udalerriei-udalerri-barruko-garraiorako-dirulaguntzak), telematikoki aurkeztera behartuta daude: pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak, elkargoko kide izatea nahitaezkoa duen jarduera profesional batean dihardutenak, jarduera horretan egiten dituzten izapideetarako, eta administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dagoen interesdun bat ordezkatzen dutenak.
Zer behar dut?
Certificado (FNMT, eDNI, Juridica Izenpe,…)
Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.