Araban enplegua sortzeko 2023ko laguntzen deialdirako eskaera

Epeak

Itxita

2023ko apirilaren 25etik, maiatzaren 12ra arte, 23:59 etan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Dirulaguntza eskatzeko xede den enplegu planean garatu beharreko jarduketen deskribapen memoria bat, proiektu bakoitzeko kontratatuko den langabe bakoitzaren soldata kostuen eta Gizarte Segurantzaren kostuen xehakapena barne, bai eta proiektuak udalerriko turismo, merkataritza edo ingurumen hobekuntzan egiten duen ekarpena ere.
  • Koordinazio eta/edo aholkularitza enpresaren eskaintza, baldin eta udalerri eskatzaileak zerbitzuak kontratatzen baditu garatu beharreko enplegu plana koordinatzeko edo hari aholkularitza teknikoa emateko, eta betiere kanpoko enpresak eskaini beharreko zerbitzuek ez badituzte gainditzen kontratu txiki gisa ezarritako mugak (15.000,00 euro). Garatu beharreko zerbitzuek muga hori gainditzen badute, garatu beharreko kontrataziorako lizitazio prozesuaren berri eman beharko da (baldintza teknikoak, kalkulatutako aurrekontua, kontratazio prozedura, etab.).

Zer behar dut?

  • B@k 

    Ziurtagiri digitala (FNMT, eDNI, Jurídica Izenpe,..)

Egoitza elektronikoaren bidez