Solicitud de Fraccionamiento de pago de sancion eu - egoitza
Zehapenaren ordainketa zatikatzeko eskaera
Epeak
Hasiera: Zehapen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Zatikatzeko eskaera.
-
Hirugarren batek erreklamatzailearen izenean baldin badihardu, ordezkaritza egiaztatzen duen ahalordea edo agiria.
-
Bidezkotzat jotzen dituen agiriak.
Informazio gehiago
Hona hemen zatikatzeko eskaerek izan behar dituzten datuak:
- Izen-abizenak edo sozietatearen izen osoa, zergadunaren edo ordezkatzen duenaren identifikazio fiskaleko zenbakia eta zerga helbidea..
- Atzeratzeko edo zatikatzeko eskatzen den zorraren identifikazioa. Horretarako, honakoak adieraziko dira: espediente zenbakia, zenbatekoa eta kontzeptua.
- Atzeratzeko edo zatikatzeko eskatzearen arrazoiak.
- Eskatzen den atzeratze edo zatikatzerako epeak eta gainerako baldintzak.
- Eskaintzen den bermea.
- Lekua, data eta eskatzailearen sinadura.
72/2005 FORU DEKRETUA, azaroaren 15eko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez, zergaz kanpoko zorren ordainketa atzeratzeak eta zatikatzeak arautzen dira.
Zer behar dut?
B@k (erabiltzailea eta pasahitza) – Maila baxua
B@KQ (itsasontzi jokoa) – Maila ertaina
Ziurtagiria (FNMT, eDNI, Izenperen pertsona juridikoarena,…) – Goi-mailakoa, sinadurarekin
Izapidetze elektronikoa bakarrik