Solicitud de nueva autorizacion de transporte publico de mercancias por carretera en vehiculos de hasta 3,5 toneladas de eu - egoitza
Salgaiak 3,5 tonatik beherako gehieneko masa baimendua (GMB) duten ibilgailuetan (MDL) errepidez garraiatzeko zerbitzu publikorako baimenaren eskabidea
Epeak
Urte osoa
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
- Nortasun juridikoaren egiaztagiria:
- Atzerriko pertsona fisikoa: iraupen luzeko egoitza baimena edo aldi baterako egoitza eta lan baimena, eta indarrean dagoen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).
- Pertsona juridikoa:
- Nortasun juridiko propio eta independentea izatearen egiaztagiria.
- Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria.
- Garraio publikoa sozietatearen helburuetako bat dela egiaztatzen duten eskriturak edo agiriak.
- Arabako Lurralde Historikoan helbide bat izatea eta bertan, Lurreko Garraioaren Ikuskaritza Zerbitzuen eskura jartzeko asmoz, kudeaketa eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak gordetzea egiaztatzen duen agiria.
- Helbide eta sinadura elektronikoa eta beharrezko ekipamendu informatikoa edukitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erantsitako ereduarekin bat.
- Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
- Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzaren araubidean altan egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
- Espainian matrikulatutako ibilgailu bat (gutxienez) duela egiaztatzen duen dokumentazioa:
- Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
- Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua
Informazio gehiago
Baimen horrek salgaiak 3,5 tonatik beherako gehieneko masa baimendua (GMB) duten ibilgailuetan garraiatzeko gaitzen du.
Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.
Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:
- Helbide eta sinadura elektronikoaren erantzukizunpeko adierazpena.
- Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
- Dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria (Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez badago).
Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, eskatzaileak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.
Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Inprimakia: Helbide eta sinadura elektronikoaren erantzukizunpeko adierazpena
IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK