Hiriko taxi lizentziaren titularrentzako hiriarteko VT-N baimenaren eskabidea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urte osoan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Hiriko taxi lizentziari buruzko udal ebazpenaren kopia.
  • NANa edo, atzerritarra bada, nortasun agiria edo pasaportea, eta IFZ zenbakiaren egiaztagiria, kasu guztietan.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan (dagokion epigrafean) alta eman izanaren egiaztagiria.
  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena eta IATa, indarrean daudenak; ibilgailuaren antzinatasuna ezin da 2 urtetik gorakoa izan.
  • Taximetroaren kontrol metrologikoko buletina.
  • Garraioan sortutako kalteen erantzukizun zibileko aseguruaren frogagiria, eta polizaren ordainketak egunean daudela egiaztatzen duen agiria.
  • Helbide eta sinadura elektronikoaren erantzukizunpeko adierazpena.
  • Autoz egiteko garraiorako beste baimen baten titularra ez izateari buruzko adierazpena.

Tasen ordainketa

 

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, eskatzaileak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:

  • Hiriko taxi lizentziari buruzko udal ebazpenaren kopia.
  • Taximetroaren kontrol metrologikoko buletina.
  • Aseguruaren frogagiria eta poliza ordaindu izanaren agiria.
  • Helbide eta sinadura elektronikoaren erantzukizunpeko adierazpena.
  • Autoz egiteko garraiorako beste baimen baten titularra ez izateari buruzko adierazpena.

 

Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, eskatzaileak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.

 

Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da

Argibide gehiago

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK

Izapidetu