Adituaren kontraesanezko tasazioa egitea sustatzeko eskabidea

Epeak

Irekita
  • Administrazioak egiaztatutako balioetan oinarrituta egindako likidazioaren aurka dagokion lehen errekurtsoaren epearen barruan (hilabete jakinarazpenetik) aurkeztuko da eskabidea.
  • Eskualdatzaileek aurkeztu badute, administrazioak egiaztatutako balioak jakinarazi eta hurrengo hamabost egunetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ondare Eskualdaketen, Ekintza Juridiko Dokumentatuen, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergen Atalari bidalitako eskaera idatzia.
  • 003 eredua erabil daiteke (hautazkoa).

Informazio gehiago

Izapidetzea

  • Ondasunen eta eskubideen zerrenda administrazioko adituari bidaltzea balorazio bat eman dezan, balioen egiaztapena adituaren irizpenik gabe egin bada.
  • Zergadunari administrazioko adituaren balorazioa jakinarazi eta hamabost eguneko epea ematen zaio aditua izenda dezan.
  • Zergadunaren adituari ondasunen eta eskubideen zerrenda eman eta hamabost egun ematen zaizkio prezio orria egiteko.
  • Administrazioko adituaren tasazioak araudian adierazitako mugak gainditzen baditu, hirugarren aditua izendatzen da. Izendapena onartutakoan ondasunen eta eskubideen zerrenda eta aurreko aditu bien prezio orriak ematen zaizkio hamabost eguneko epean balorazio horietakoren bat berretsi edo berri bat egin dezan.

OGASUN BULEGOAK

Gasteizko ogasun bulegoa

  • Samaniego kalea, 14; P.K.: 01008
  • Telefonoa: 945 181 818
  • emaila: hacienda@araba.eus 
  • Ordutegia: 08:15 – 14:30 (Al-Or)  

Laudioko ogasun bulegoa

  • Herriko plaza, zk.g.; P.K.: 01400 
  • Teléfono: 946 725 483
  • emaila: ollodiohacienda@araba.eus 
  • Ordutegia: 08:00 – 14:30 (Al-Or)   

Guardiako ogasun bulegoa

  • San Juan plaza, 1 Samaniego etxea. P.K.: 01300 
  • Telefonoa: 945 600 135
  • emaila: ohaciendalaguardia@araba.eus     
  • Ordutegia: 08:15 – 14:30 (Al-Or)