GGA txartela eskatzea lehen aldiz, berritzeko edo ordezteko - egoitza
GGA txartela eskatzea lehen aldiz, berritzeko edo ordezteko
Epeak
Unean bertan ematen da.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Eskaera inprimakia beteta
-
Indarrean dagoen NANa, pasaportea edo AIZ.
-
Indarrean dagoen kategoriako gidabaimena
-
Ikastaroak gainditu izana ziurtatzen duen egiaztagiria, lehen aldiz ematean edo berritzean.
-
GGA txartel zaharra, berritze kasuetan
-
Salaketa, lapurretaren ondorioz ordezkoa eskatzeko kasuetan.
-
Zinpeko adierazpena, galtzearen ondorioz ordezkoa eskatzen den kasuetan
-
Tasa ordaindu izanaren ordainagiria.
Informazio gehiago
Lehen aldiz ematen diren GGA txartelek edo etengabeko prestakuntza ikastaroa gainditzearen ondorioz berritutako txartelek bost urteko indarraldia izango dute.
Ordezkapenez emandakoek jatorrizkoaren baliagarritasun epe bera izango dute.
Eskabidea izapidetzeko lehenik eta behin indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Garraio Ikuskaritza Zerbitzua
Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saila
Probintzia plaza, 4 – Beheko solairua
01001 Gasteiz