16 urtetik gorakoak garraiatzeko baimena eskatzea - egoitza
16 urtetik gorakoak garraiatzeko baimena eskatzea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Online eskaera beteta, eta honako hauek adierazita:
- Bidaiari kopurua guztira.
- Lehenengo geltokitik ikastetxera arteko kilometro kopurua, soilik joaneko bidaiakoa.
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
- Kontratua, aurrekontratua edo esleipen ebazpena, zerbitzuaren funtsezko elementuak jasotzen dituena:
- Aldeen identifikazioa.
- Helmuga diren ikastetxeak.
- Ibilbidea.
- Geltokiak, zehatz-mehatz.
- Ordutegiak.
- Egutegia.
- Zerbitzua emango duten ibilgailuak.
- Kontratuaren iraunaldia.
- Kontratuan ez badago jasota datu horietakoren bat, enpresak eskaeran adierazi beharko du.
- Beste garraio enpresa batekin izenpetutako lankidetza kontratua, halakorik bada; enpresa horrek jartzen dituen ibilgailuen dokumentazioa eta gauzatuko dituen garraioen portzentajea.
- Kontratua izenpetzen duen pertsonaren ordezkapen egiaztagiria:
- Langileek elkarte bat eratu badute, Euskadiko Elkarteen Erregistroan egon beharko du erregistraturik eta estatutuak eman beharko ditu edo zuzendaritza batzordeko kideak agertzen diren dokumentua eta ordezkapen ziurtagiria.
- Elkartea ez den taldea baldin bada, erabiltzaile bakoitzak ordezkariari emandako ahalmena.
- Ibilgailuen dokumentazioa:
-
Matrikulen zerrenda
-
Errentamendu-kontratua.
-
Zirkulazioko baimena.
- Ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela.
- Bidaiarientzako derrigorrezko asegurua eta borondatezko erantzukizun zibileko asegurua.
-
- Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
-
Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.
Informazio guztia ez badago, zuzentzeko errekerimendua egingo da, eta interesdunak 10 egun balioduneko epean erantzun beharko dio, eskatutako agiriak aurkeztuz; horrela egin ezean, izapidea egiteko eskubidean atzera egin duela jo ahalko da.
Informazio gehiago
Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.
Baimena ematen badu, ez ditu hauek aurkeztu behar:
- Zirkulazio baimena eta ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela.
- Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
Eskaera izapidetzeko, lehenengo 31,02 euroko tasa ordaindu behar da ibilbideko.
Arabako Foru Aldundiak ofizioz egiaztatuko du enpresak ez duela diruzko zehapen irmorik ordaintzeke garraio arloan.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK