Eskabideak aurkeztea

Epeak

Itxita

Urriaren 17tik 23ra bitartean, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Eskabideekin batera, IV. eranskineko ereduaren arabera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • a) Kultura programaren proiektua, balorazioan kontuan hartuko diren alderdi guztiak jasoko dituena (hamaikagarren oinarria).
  • b) Diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua kontzeptuen arabera. Aurrekontu orekatua izan beharko du, diru sarreren eta gastuen batura osoa baliokidea izango duena, eta diru sarreren atalean zehaztuko da eskatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa.

Ezinbestekoa izango da eskabideari eranstea aipatutako dokumentazioa oinarri hauetan ezarritako epean eta moduan. Eskabidea soilik aurkezteak, proiektuarekin batera joan gabe, izapidea ez onartzea ekarriko du berekin.

2. Era berean, honako hauek ere aurkeztu beharko dira:

  • a) Datuak lagatzeko eta tratatzeko baimena. Hori guztia Europar Batasunaren finantza interesak babesteari buruzko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2d) artikuluan eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana kudeatzeko sistema konfiguratzen duen irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluan adierazitakoa betez, III. eranskineko ereduaren arabera.
  • b) EBko finantza kontroleko erakundeen informaziorako eskubideak eta sarbideak emateko baimen orria, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko (BEEP) jarduketak gauzatzeari dagokionez, V. eranskineko ereduaren arabera.
  • c) Diruz lagundutako proiektuak gauzatzean ingurumenari kalte esanguratsurik ez eragiteko printzipioa errespetatzeko konpromisoa, erreferentziatzat hartuta 24. osagairako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean jasotako printzipio horren ebaluazioa eta C24.I2 neurria, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren berreskuratze eta erresilientzia mekanismoa ezartzen duen 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduan eta haren garapen araudian xedatutakoa betez, VI. eranskineko ereduaren arabera.
  • d) Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan eska daitezkeen betebehar guztiak betetzeko konpromisoa, VII. eranskineko ereduaren arabera.
  • e) Estatuko laguntzen bateragarritasun adierazpena eta finantzaketa bikoitzaren prebentzioa, VIII. eranskineko ereduaren arabera.
  • f) Arabako Foru Aldundiaren iruzurraren aurkako planari eta adierazpen instituzionalari atxikitzeko adierazpena, IX. eranskineko ereduaren arabera.
  • g) Administrazio publikokoak ez diren langileen interes gatazkarik ez dagoela dioen adierazpena, betiere deialdi honetan jasotako laguntzen erakunde onuraduna bada, X. eranskineko ereduaren arabera.
  • h) Titulartasun errealaren erantzukizunpeko adierazpena. XI. eranskineko ereduaren arabera.

3. Hala behar izanez gero, BEZa ordaintzetik salbuetsita dagoelako ziurtagiria aurkeztu beharko dute, dagokion zerga administrazioak emana.

4. Hala behar izanez gero, erakundearen ahalordea egiaztatzen duen dokumentazioa.

5. Eskabidea elektronikoki aurkeztu ez bada, NANaren kopia aurkeztu beharko dute profesional autonomoek.

6. 3. modalitateari atxikiz gero, aurkeztu beharko dute erakundearen organo eskudunaren erabakiaren ziurtagiria, erakundeko idazkariak egina, gastu eskaera eta finantzaketa partziala baimentzen duena, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik hartua.

Informazio gehiago

Kultura Ekintza Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3. 01001 Vitoria-Gasteiz
(945181818)

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

1. Telematikoki

2. Herri-administrazioekin bitarteko elektronikoen bidez harremanak izatera behartuta ez dauden pertsonen eskaerak IV. eranskinean jasotako eredu espezifikoaren araberakoak izango dira. Hemen aurkeztu ahal izango da: