Jasangarritasun energetikoa - egoitza
Jasangarritasun energetikoko ekintzak sustatzeko dirulaguntza
Dirulaguntza hauen helburuak honako hauek dira: instalazioen, eraikinen eta hornikuntza publikoen kudeaketa energetikoaren sustapena, energia berriztagarrien iturrien (eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia edo etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk) ustiapena sustatzea eta mugikortasun elektrikoa babestea, ibilgailu elektrikoen erosketan laguntzak ematearen bitartez eta kargatzeko puntuak jarriz erabilera publikorako.
Jardun mota | Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa | Diruz lagundu daitekeen gehieneko ehunekoa |
---|---|---|
1. mota. Eraikin eta ekipamendu publikoen inbentario energetikoak egitea, ibilgailuak eta argiteria publikoko instalazioak, kontsumoak kontrolatzea, ikuskaritza energetikoa, energia eraginkortasuneko ziurtagiriak, energia ekintzen planak, hiri mugikortasuneko planak edo klima aldaketa arintzeko eta hartara egokitzeko beste plan batzuk. | 6.000 euro | % 85 |
2. mota. Monitorizazio ekipoak, ordu programazioa, urruneko kontrola eta antzeko baliabideak ezartzea, erakunde publikoek kontsumitzen duten energia benetako eskarira egokitzeko. | 3.000 euro | % 85 |
3. mota. Eguzki bidezko argi sistema publikoko ekipamendua. | 20.000 euro | % 60 |
4. mota. Lanparak ordeztea, argi sistema publikoan eta toki erakundeen eraikinetan energia eraginkortasuna areagotzeko. | 5.000 euro | % 60 |
5. mota. Baliabide berriztagarrien aprobetxamendurako instalazioak eta ekipamendua (termikoa, fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia edo etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk), bai sorkuntza instalazioak bai haiekin lotutako biltegiratze instalazioak, haiek guztiak energia eskari publikoari erantzuteko. | 40.000 euro | % 60 |
6. mota. Bideragarritasun azterlanak eta instalazioen proiektu teknikoak idaztea, eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, minieolikoa, biomasa, geotermia, minihidraulikoa, aerotermia eta etorkizunean gara daitezkeen beste batzuk aprobetxatzeko, baita karga elektrikoko azpiegiturak ere, erabilera publikorako. | 6.000 euro | % 60 |
7. mota. Ibilgailu elektrikoetarako karga puntuak instalatzea, bai eta bizikletentzakoak ere. Kargatzeko puntuak erabilera publikora bideratuta egongo dira edo, bestela, erakunde onuradunaren ibilgailuen zerbitzura. | 5.000 euro | % 60 |
8. mota. Ibilgailu elektrikoak eskuratzea, bai eta bizikleta elektrikoak ere, erakunde publikoen titulartasun eta erabilerarako. | 9.000 euro (1.500 euro bizikleta elektrikoetarako) | % 30 |
25.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako Lurralde Historikoko udalerri eta kontzejuak.
Ingurumen eta Hirigintzako Idazkaritza Teknikoko Zerbitzua
2023ko deialdia
Foru Gobernu Kontseiluaren otsailaren 14ko 63/2023 Erabakia. Onestea energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko laguntza lerroaren 2023rako deialdia.
Oinarri arautzaileak
Foru Gobernu Kontseiluaren 40/2022 Foru Dekretua, irailaren 27koa. Onespena ematea jasangarritasun energetikoko ekintzak sustatzeko dirulaguntza lerroa arautzen duten oinarriei eta 2022ko ekitaldiko deialdiari.
Ebazpena: bi hilekoa izango da eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.
Jakinarazpena: postaz jakinaraziko zaie interesdunei hurrengoko hamar egun baliodunetan, interesdunek jaso izanaren ziurtagiria sinatu beharko dute jakinarazpena jasotzeko.
Esanbidezko ebazpenik ez emateak dirulaguntza ez dela eman esan nahiko du.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Energia jasangarritasunerako ekintzak bultzatzeko LAGUNTZA-ESKAERA. 2023ko deialdia | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
2023 deialdirako ORDAINKETA-ESKAERA | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |