Euskararen bitartez sozializatzeko programak garatzeko dirulaguntzak eskatzea - egoitza
Euskararen bitartez sozializatzeko programak garatzeko dirulaguntzak eskatzea
Epeak
2024ko apirilaren 4tik maiatzaren 3ra, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera, I. ERANSKINAren araberakoa.
- Elkarte edo erakunde onuradunaren ordezkaritzan diharduela egiaztatzen duen agiria. Euskararen eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzan aurretik aurkeztu zituzten erakundeek ez dute zertan berriro aurkeztu.
- Erakundearen estatutuak eta elkarte eta entitateen erregistroan legez eratu eta erregistratuta dagoela egiaztatzen duten agiriak. Euskararen eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritzan aurretik aurkeztuta zituzten erakundeek ez dute zertan berriro aurkeztu, salbu eta aldaketaren bat egin badute gerora.
- Eskaera aurkeztu aurretik aurkeztu ez badira edo entitatearen bankuko datuak aldatu badira, entitateari alta eman behar zaio edo beraren datuak eguneratu beharko dira Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, “Arabako Foru Aldundiaren hirugarrenen alta edo aldaketa” izapidea eginez, hain zuzen ere
- Aisialdiko programetarako (udalekuak, jolas txokoak, ludotekak, gaztelekuak edo horien antzekoak), zinpeko adierazpena, non konpromisoa hartuko baita programaren ardura duten langileetatik %100ek euskararen bitartez
- sozializatzeko ikastaro bat bederen eginda izateko.
- Aurkeztutako ekimenak kudeatzeko dauden baliabideak: giza baliabideak, baliabide materialak eta azpiegiturak.
- Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan eta Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzen urriaren 19ko 11/2016 Foru Arauaren 12.2 artikuluan ezarritakoaren arabera onuraduna izateko debekurik ez duelako ziurtagiria, pertsonena edo erakundeena, lekukotza judizialez edo egiaztatzeko ziurtagiriz egin ahal izango da, kasuan-kasuan. Hala ere, agiri horiek egiterik ez badago, erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da.
- Programa bakoitzaren deskribapena, II.ERANSKINAren arabera.
- Aurkezten den egitasmoa 14-18 edo 19-29 adin tarteen arteko egitasmo pilotua denean, VI. ERANSKINA bete beharko da.
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.