Hauteskunde gastuen dirulaguntzak - egoitza
Hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntza eta aurrerakinak, 2023ko maiatzaren 28an Batzar Nagusietarako egindako hauteskundeen emaitzen arabera
ALHAOn argitaratutako hauteskunde emaitzen arabera Batzar Nagusietarako hauteskundeetan gutxienez batzarkide bat lortu duten alderdi politikoei aurrerakinak ematea. Aurrerakin horiek dagokien dirulaguntzaren zenbatekoaren % 90 izango dira, hauteskunde aurretik lortutako aurrerakina kenduta, hala badagokio
Batzar Nagusietarako 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan gutxienez batzarkide bat lortu duten alderdi politikoak eta hauteskunde koalizioa
Arabako Foru Aldundia
5/1985 Lege Organikoa, ekainaren 19koa, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzkoa
1/1987 Legea, martxoaren 27koa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako Hauteskundeei buruzkoa
Foru Gobernu Kontseiluaren 39/2023 Foru Dekretua, abuztuaren 1ekoa, hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntza eta aurrerakinen araubidea onartzen duena, 2023ko maiatzaren 28an Batzar Nagusietarako egindako hauteskundeen emaitzen arabera
Aurrerakinen eskabideak aurkeztu eta hurrengo 30 egunen barruan, haiek ordaindu eta Arabako Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean hala kreditatutako administratzaile orokorren eskura ipiniko dira aurrerakinak, batzorde horri ez badiote jakinarazi dirulaguntzak beren osoan edo zati batean ordain dakizkiela izendatzen dituzten banku erakundeei, eman zaizkien aurrerakinak edo kredituak konpentsatzeko
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Hauteskundeetako gastuetarako dirulaguntza eta aurrerakinak, 2023ko maiatzaren 28an Batzar Nagusietarako egindako hauteskundeen emaitzen arabera | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |