Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak. 2020-2021 denboraldia - egoitza
Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak. 2020-2021 denboraldia
Dirulaguntzak ematea, norgehiagoka-erregimenean, kirol-prestakuntza teknikoko ikastaroak egiteak eragindako gastuak ordaintzeko, betiere ikastaro horien helburua kirol-titulu ofiziala lortzea bada.
Araban edo Trebiñuko enklabean bizi diren pertsona fisikoak.
Eskaerak balorazio batzordeak aztertuko ditu. Batzordeburua Kirol Zerbitzuaren zuzendaria izango da.
50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.
7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.
Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.
Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |