Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak. 2024-2025 denboraldia

Dirulaguntzak ematea, norgehiagoka bidez, kirol lanbideetan jarduteko gaitzea helburu duten kirol prestakuntza teknikoko ikastaroak egiteak sortutako gastuak ordaintzeko, baldin eta ikastaro horien helburua bada kirol-arloko lanbideetan jarduteko gaitzen duen titulazioa lortzea.

Araban edo Trebiñuko enklabean bizi diren pertsona fisikoak.

Araban edo Trebiñuko enklabean bizi diren pertsona fisikoak.

2025eko deialdiaren oinarriak

50/2019 Foru Dekretua, azaroaren 12koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-konkurrentziaren araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokorrak onartzen dituena.

7/2021 Foru Dekretua, martxoaren 2koa, Foru Gobernu Kontseiluarena, Kultura eta Kirol Sailaren lehia-araubideko diru-laguntzak emateko oinarri orokor arautzaileen aldaketa onartzen duena.

11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoko diru-laguntzei buruzkoa.

Organo eskudunak, balorazio-batzordeak proposatuta, dagokion ebazpena emango du, deialdia ALHAOn argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Gehieneko epea igaro eta berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute eskabidea ezetsi egin dela.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Kirol arloko prestakuntza teknikoko jarduerak egiteko dirulaguntzak eskatzea. 2024-2025 denboraldia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi