Sustitucion de vehiculo en una autorizacion de transporte de mercancias existente (MDP, MDL o MPC) eu - egoitza
Lehen lortutako salgaien garraiorako baimen batean (MDP, MDL edo MPC motakoan) ibilgailu bat ordeztea
Epeak
Urte osoan
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
- Ibilgailuaren dokumentazioa:
- Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
- Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
MDL eta MDP motako baimenen kasuan, gainera:
- Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
-
Gizarte Segurantzarekin zorrik ez dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Informazio gehiago
Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.
Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:
- Dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria (Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez badago).
- Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
Garraio publikorako baimenen kasuan (MDL eta MDP) flotaren batez besteko antzinatasuna, ibilgailu berriak gehitu eta gero, ezin izango da lehenagokoa baino handiagoa izan. Garraio pribatu osagarrian (MPC), antzinatasunak ez du axola.
Espedientea izapidetzeko, enpresa titularrak garraio arloan administrazio bidea amaitu eta gero eska daitezkeen zehapenak ordaindu dituen egiaztatuko du Foru Aldundiak.
Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, MDL edo MDP motako baimenen titularrak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK