TR Desagertzeko arriskuan dauden bertako animalia arrazak kontserbatzeko laguntzak eskatu - egoitza
Desagertzeko arriskuan dauden bertako animalia arrazak kontserbatzeko laguntzak eskatu
Epeak
Laguntza hauek Nekazaritza Politika Erkidearen baitako Eskaera Bakarraren bitartez eskatzen dira eta beraz, laguntza hauek eskatzeko epea Eskaera Bakarra aurkezteko epearekin bat dator.
Informazio gehiago
Neurri honen helburua da abeltzainek luzaroan mantendu dituzten eta orain desagertzeko arriskuan dauden bertako animalia arrazak kontserbatzea eta arraza horien hazkuntza sustatzea. Izan ere, funtsezko garrantzia dute bizileku dituzten ekosistema naturalak —eskuarki mendiko larreak— onik zaintzeko, zeinetara bereziki egokituta baitaude. Euskal Herriko landa paisaiaren eta gero eta murritzagoa den azienda ondarearen zati dira.
Laguntza jaso dezakete kasuan kasuko arraza kontserbatzeko programan ezarritako baldintzak betetzen dituzten abeltzainek.
Laguntza honetan urteko prima bat ematen da konprometitutako ALU bakoitzeko.
Arraza hauek sartzen dira neurri hauetan:
- Behiak: Betizu, montxina eta terreña.
- Ardiak: Karrantza, barietate beltza, eta sasi ardia.
- Ahuntzak: Azpi Gorria.
- Txerriak: Euskal Txerria.
- Zaldiak: Euskal Herriko basazaldia eta pottoka.
- Astoak: Enkarterriko astoa.
- Hegaztiak: euskal oiloa eta euskal antzara.