Pobrezia energetikoari aurre egiteko diru laguntzak eskatzea

Epeak

Itxita

Aurkeztu beharreko agiriak

Interesdunen eskaera sinatuarekin batera (III. eranskin gisa atxikitako inprimakian), edo ordezkaritza behar bezala egiaztatuta, honako hauek ere aurkeztu behar dira:

a. Eskatzailearen NANa.

b. Argindar, gas edo bestelako erregai gastuen fakturak, eta dagozkien ordainagiriak, diruz lagundutako gastua egin dela adierazten dutenak (ordainketak egiaztatzen dituzten bankuko kontu-laburpenak edo egiaztagiriak).

c. Komunitatearen ordainketaren agiria berokuntzaren gastua justifikatzeko. Hori justifikatu beharko da transferentziaren banku-agiriaren bidez edota jabeen elkarteak eman eta zigilatutako ziurtagiriaren edo ordainagiriaren bitartez. Bi kasuetan, gutxienez, agiriaren titularra agertu beharko da, baita helbidea, erreferentzia hilabetea eta ordaindutako zenbatekoa ere.

d. 4.2 artikuluan ezarritako erroldaren epea egiaztatzeko errolda-txartela.

e. Erretiro, ezintasun edo alarguntza pentsioa —kontributiboa edo ez-kontributiboa— jasotzen dela dioen agiria.

f. Pentsio osagarri gisa diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzearen agiria.

g. Laguntza deialdiari dagokion ekitaldian energia gastuak ordaintzeko gizarte larrialdietarako laguntzak jaso dituzten eskatzaileek horri buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte.

h. Baldin laguntzaren eskatzailea eta bankuko ordainagiri edo egiaztagirien titularra ez badira pertsona bera, agiri bidez frogatu beharko da bien arteko harremana, bai eta ordainagiriak ordaindu direla ere, titularrari egindako banku transferentziaren egiaztagiriaren bidez edo titularrak ordainagirietan adierazitako zenbatekoa jaso duela adierazten duen zinpeko aitorpenaren bidez eta bere NAN/AIZaren kopia aurkeztuta.

 

6. artikuluan aipatutako epeari dagokio b, c eta g puntuetan ezarritako dokumentazioa.​​​​​​

Informazio gehiago

Diputatu Nagusiaren Idazkaritza Teknikoa eta Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua

Probintzia plaza, z/g
01001 Vitoria-Gasteiz
 
Telefonoa: 945181818
Luzapenak: 52127-52423
E-mail: jjeguiluz@araba.eus; aherran@araba.eus​​​​​​​

Zer behar dut?

  • BACQ​​​​​​​

​​​​​​​Arabako Foru Aldundiaren erregistro orokorrean

Probintzia plaza, 5

01001 Vitoria-Gasteiz

Baita Foru Aldundiaren beste erregistroetan eta itundutako udalen erregistro orokorretan ere; hori ez da oztopo izango urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16. artikuluan ezartzen duena aplikatzeko.