TR Ayudas destinadas a la adquisición de reproductores selectos de ganado equino - egoitza
Zaldiak hazteko ugaltzaile hautatuak eskuratzeko laguntzak
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
Laguntza eskaera inprimaki normalizatuan aurkeztu beharko da eskualdeko nekazaritza bulegoetan edo AFAren Erregistro Orokorrean, honako agiri hauekin batera, betiere kontuan izanda zer xedatzen duen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan:
- NANaren edo IFKren fotokopia, lehenago aurkeztu ez bada.
- Eraketaren eskritura publikoa, baldin eta eskatzailea sozietate zibila edo ondasun erkidegoa bada eta lehenago aurkeztu ez bada.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga betebeharrak beteta izatearen ziurtagiria. Eskatzaileak Nekazaritza Saila eskuordetu dezake eskaera orrian, zerbitzu egokiei eskatzeko aurreko apartatuan aipatutako ziurtagiriak eta agiriak.
- Animaliaren erosketa faktura, behar bezala egin eta beteta, eta hura ordaindu izanaren egiaztagiria.
- Zaldien Identifikazio Agiriaren kopia behar bezala konpultsatua, edo dirulaguntzaren xede den animaliaren agiri baliokidea.
- Animaliaren joan-etorrirako osasun agiriak.
Toki erakundeek, partzuergoek eta mendilerroetako elkarte eta erkidegoek:
- Identifikazio fiskaleko kodearen kopia, lehenago aurkeztu ez bada.
- Almazaria erosteko erakundearen erabakia.
- Erosketaren eraginpeko nekazaritza ustiategien titularren zerrenda.
Informazio gehiago
AFAko Nekazaritza Sailak deialdia egiten du urtero, Euskal Herriko basazaldi arrazako almazariak erosteko dirulaguntzak emateko.
Aparteko almazariak erosteko laguntzak emateko oinarriak onesten dituen Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 29ko 31/2010 FORU DEKRETUAn arautu dira laguntza horiek eskuratzeko betekizunak.
Laguntzen zenbatekoa erosketa zenbatekoaren % 25etik % 50era artekoa izaten da, eskatzaile motaren arabera.
Gehienez ere % 50ekoa, toki erakundeek eta mendilerroetako erkidegoek egindako eskaeretarako.
Gehienez ere % 35ekoa, lehentasunezkotzat sailkatutako ganadutegientzat, eta % 25era artekoa halako sailkapenik ez dutenentzat.
Aurreikusitako laguntza horien onuradun izan daitezke Arabako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanda dauden pertsona fisiko edo juridikoak, toki erakundeak, partzuergoak eta mendilerroetako elkarte edo erkidegoak, honako betekizun hauek betetzen badituzte:
a. Zerga egoitza Araban izatea.
b. Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak ordainduta izatea.
c. Zerga betebehar guztien ordainketak egunean edukitzea.
Pertsona fisikoek, gainera, eskaera egiteko unean, 18 eta 65 urte bitartean izan behar dute, hori eragozpen izan gabe emantzipazioa adin nagusitasunaren parekotzat jotzeko.
Pertsona juridikoek betekizun hauek bete beharko dituzte:
-
Sozietatearen egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan egon behar dira. Betebehar hori betetzat joko da pertsona juridikoaren edo erakundearen sozietate eta zerga egoitza eta beraren kapitalaren gutxienez % 50eko partaidetza duten bazkideen erdiena, gutxienez, Araban egonez gero.
Bazkide guztiek betetzen ez badute aurreko baldintza, laguntzaren zenbatekoa hura betetzen ez duten bazkideen proportzioan txikituko da.
-
Bazkideen partaidetzak edo akzioak izendunak izatea, bai eta sozietatearen xedea, estatutuekin bat etorriz, nekazaritza-abeltzaintza jarduera izatea ere.
-
Beste pertsona juridiko batzuen partaidetza duten pertsona juridikoek sozietatearen osaera adierazi behar dute, kide diren pertsona fisiko guztiak identifikatuta; horrez gain, horietako bakoitzak ustiategi onuradunaren kapitalean zein ehuneko daukan adierazi behar dute.
-
Nortasun juridikorik gabeko sozietateek ezin dute honelako laguntzarik jaso; salbuespena: jaraunspen erkidegoek jaso dezakete, baldin eta ituna egin bada sei urtean gutxienez indibisio egoeran mantentzeko. Sozietate zibilak direnean, eskritura publiko bihurtutako agirien bidez osatuta egongo dira.
-
Dekretu honen ondorioetarako, ondasun edo jaraunspen erkidego baten jabetzako nekazaritza ustiategiak ustiategi elkartutzat joko dira.
Hona hemen baldintza orokorrak:
-
Ganadutegi eskatzaileek, eskaera egiten duten egunean, bi urtetik gorako gutxienez 15 almazari izan behar dituzte (eta 20 almazari, partzuergoak eta mendi erkidegoak badira eskatzaileak).
-
Laguntzaren xede diren animaliek osasuntsu egon, ugalketarako gai izan eta behar bezala identifikatu eta erregistratuta egon behar dute.
-
Laguntzaren xede diren animaliak eskaera egin aurreko gehienez ere 18 hilabeteko epean sartuak izan behar dira ganadutegira, eta animalia bakoitzeko gehienez ere 2.500 euroko prezioa ezarri da dirulaguntza kalkulatzeko.
Herritarren arretarako helbide eta telefonoak
Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era