Eskabideak aurkeztea - egoitza
Eskabideak aurkeztea
Epeak
2025/12/11 - 2026/01/26
2025eko abenduaren 11tik 2026ko urtarrilaren 26ra, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
1. Proposamenak honela aurkeztu behar dira:
- Gazte kategorian:
Formularioa bete beharko da, eta 5. artikuluan ezarritako ezaugarrien araberako kartela aurkeztu beharko da.
Parte-hartzaile bakoitzak kartel bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu kategoria honen barruan.
Gainera, arteekin eta/edo diseinuarekin lotutako ikasketa ofizialak egiten ari direla egiaztatzeko agiriak aurkeztu behar dira, edo ikasketa horiek amaitu direla egiaztatzen duen titulua.
- Kategoria orokorrean:
Formularioa eta III. eranskinak bete beharko dira (dosierra, 5. artikuluan ezarritako ezaugarrien arabera).
2. Bi kategorietan, aurrez aurre aurkeztea erabakitzen bada, euskarri informatikoan (CDa edo pendrivea) erantsi behar dira lanak.
3. Artikulu honetako aurreko apartatuetan adierazitakoarekin bat ez datozen bidalketak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
4. Epaimahaiari lanak izenik gabe emango zaizkio, besterik ez. Egileen datu pertsonalak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailean gordeko dira, eta epaimahaiak ez du haietara sarbiderik izango.
Hautagaien ezaugarriak.
1. Dosierraren ezaugarriak, kategoria orokorrerako: deialdiaren III. eranskinaren arabera, 3 eta 5 ilustrazio edo diseinu artean izan beharko ditu, eta horietatik 2 gutxienez kartelak izan beharko dira. Kartelak lehendik egindako lanak edo simulazioak izan daitezke. Dokumentu honen gehieneko tamaina 10 MB-koa izango da. Helburua da baloratzea hautagaiaren artelanaren kalitatea eta illustrazio edo diseinu lanaren estiloa eta gaitasunak.
2. Kartelaren ezaugarriak, Gazte kategoriarako eta kategoria orokorreko hautagai finalistentzat: kartelaren proposamena aurkeztuko da PDF formatuan (72 dpi/RGB). Neurriak: 480 x 680 mm (bertikala). Artxiboa parte-hartzailearen ezizena erabiliz izendatu beharko da.
Kartelean testu hauek agertu behar dira (euskarazko testua lehentasunezko lekuan agertu behar da):
ARABAKO JAIAK San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria Apirilak 28 – maiatzak 1 / 2026
FIESTAS DE ÁLAVA San Prudencio y Nuestra Señora de Estíbaliz 28 de abril – 1 de mayo / 2026
Arabako Foru Aldundiaren komunikazio marka azken diseinuan sartu beharko da, eta helbide honetan dago: https://https://web.araba.eus/eu/foru-aldundia/erakundea/marka
Kartelaren proposamena argitaragabea izan beharko da, aurretik beste ezein lehiaketatan saritu gabea eta hautagaiak egina. Berariaz debekatuta dago adimen artifiziala (IA) erabiltzea.
3. Bi kategorietan, lanak sinadurarik gabe agertu beharko dira. Erabilitako edozein sinadura edo marka digitalen bidez hautagaia identifika badaiteke, hautagaia zuzenean lehiaketatik kanpo utziko da.
Informazio gehiago
Kultura Ekintza Zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3. 01001 Vitoria-Gasteiz
(945181818)
Zer behar dut?
- BAK
- BAKQ
- Ziurtagiri digitala
Aurrez aurre: Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, behea), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 artikuluan aurreikusitako gainerako moduetako edozeinetan.
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Erregistro Orokorra
Kultura eta Kirol Saila
Kultura Ekintza Zerbitzua
Probintzia plaza 5-3, 01001 Gasteiz
