KGP osagarria eskatzea etxebizitzak alokatzeko - egoitza
KGP osagarria eskatzea etxebizitzak alokatzeko
Epeak
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 3 hilabete
Isiltasun administratiboaren ondorioak: Ezezkoa
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Eskaera behar bezala beteta.
-
Errolda egiaztagiria.
-
Alokairu kontratuaren fotokopia konpultsatua (etxebizitzaren kokapena, errentatzailearen eta errentariaren identifikazioa eta kontratuaren iraupena). Idatziz formalizatu ez diren alokairu kontratuetan errentari izaera egiaztatzeko zuzenbidez baliozkoa den edozein bitarteko erabiliko da (ordainagiriak, fakturak, eta abar), errentariaren eta errentatzailearen izenak argi agertu beharko direlarik.
-
Erretiratuen erantzukizunpeko adierazpena; bertan jaso beharko da alokatutako etxebizitzaren errentariaren eta errentatzailearen artean ez dagoela ahaidetasun harremanik odolkidetasuna, kidetasuna edo adopzioa dela-eta hirugarren mailara arte ezta ezkontide harremanik edo harreman iraunkor eta elkarbizitzakorik ere.
-
Kotizazio gabeko erretiratua ez den onuradunak eskaria sinatzen baldin badu, ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.
- Informazio eta gizarte arretarako bulegoa
San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz
- Eskaera egin duen pertsonari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua