Unibertsitateaz kanpoko joan-etorrien gastuak ordaintzeko deialdia

2021/2022 ikasturtean Batxilergoko, Erdi Mailako edo Goi Mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten gazte ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Epeak

Itxita

2022ko ekainaren 13tik 30era, biak barne. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskatzaileak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragai dagoen inprimakian eskatzen den informazioa bete behar du, eta agiri hauek erantsi:

  • a) Ikaslearen NANaren fotokopia. Ikaslea adingabea bada, eskatzailearen NANarena.
  • b) Ikaslea adingabea bada, familia liburuaren fotokopia.
  • c) Ikaslea adingabea bada eta harreran edo tutoretzapean badago, egoera horren froga agiria.
  • d) Ikaslea 2021eko abenduaren 31n Araban erroldatuta egotearen ziurtagiria.
  • e) Matrikulazioaren egiaztagiria, ziurtatzeko ikaslea matrikulatuta dagoela hirugarren oinarrian aipatutako ikasketetan, ikasturtean zehar.
  • f) Beste bekaren bat jaso bada, beka horren egiaztagiria, zenbatekoa eta nork eman duen adierazten dituena.
  • g) Eskatzailearen titulartasuneko banku libretaren fotokopia edo kontuaren froga agiria.

 

Tarte osagarrirako, agiri espezifiko hauek aurkeztu beharko dira:

  • a) Garraio publikoaren txartelaren fotokopia, hala badagokio (2.2. apartatua).
  • b) Egindako garraio gastuen eta haien ordainketaren frogagiria. Horri dagokionez, ziurtagiri eta garraio titulu hauek jotzen dira balioduntzat:
    • I. Garraio txartel ofiziala, hala nola BAT txartela, BARIK edo MUGI, erakunde publiko kudeatzailearen ziurtagiri batekin batera, non ikasturtean egindako joan-etorri guztiak jasota baitaude.
    • II. Garraio kolektibo itundua erabili bada, guraso edo ikasle elkarteek egindako ziurtagiria. Han, eskatzaileak egin dituen garraio gastu eta ordainketa guztiak eta 2021/2022 ikasturtean garraioaz arduratu den enpresa jaso beharko dira. Gainera, onuradunak ikasleen edo gurasoen elkarteari egindako ordainketaren justifikazioa aurkeztu beharko da.
  • c) Hirugarrenen fitxa. Eskaerak aurkezteak esan nahi du deialdi honetan ezarritakoa formalki eta berariaz onartzen dela

 

Zer behar dut?

  • B@KQ 

    Ziurtagiri digitala 

  • Gazteriaren Foru Erakundearen erregistroan: pertsonalki edo behar bezala egiaztatutako ordezkari baten bidez, Gazteriaren Foru Erakundeak Gasteizko Jesusen Zerbitzarien kaleko 5. zenbakian dituen bulegoetan, 12:00etatik 14:00etara.