TR Justificación de la subvención EUS - egoitza
Dirulaguntza justifikatzea
Epeak
Esleitu datatik 2022ko azaroaren 25ko 14:00ak arte.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Egindako jarduketen memoria.
- Justifikazio fakturen zerrenda; honako hauek jaso behar ditu: hartzekoduna, zenbatekoa, jaulkipen data eta ordainketa data, ordainduta badago.
- Ordainagiriak eta gainerako frogagiri baliokideak.
- Hiru eskaintza eta, eskaintzarik merkeena aukeratu ez bada, horren arrazoiak azaltzen dituen justifikazio txostena (bakar-bakarrik partidaren batek eskaera egiteko garaian hiru eskaintza aurkeztera behartzen ez bazuen eta geroago benetako gastuak ezarritako 15.000,00 euroko mugara heldu edo hortik gorakoak izan badira).
- Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauei buruzko informazioa jasoko duena:
- Aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta aurkeztutako kopiak jatorrizko agiriekin bat datozela.
- Dirulaguntza honetaz gain, hemen diruz lagundutako kontzeptuetarako beste diru-sarrera edo diru-laguntza batzuk lortu badira. Erantzuna baiezkoa bada, diru-sarrera horien justifikazioa aurkeztuko da, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri elektronikoa
Izapide hau Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.