Zerbitzu sozio-sanitarioetarako dohaintza, PFEZean abantailak izanez

Izapidetu

Epeak

Irekita

Informazio gehiago

Lehentasunezko mezenasgo jardueretarako eta programetarako izendatzen diren diru zenbatekoek araubide berezi bat dute. Diru zenbateko horiek garbiak eta soilak izan behar dira; ezin dute eduki inolako kontraprestaziorik. Araubide berezi hori honetan datza, laburbilduta:

a) Lehentasunezkotzat jo diren jarduera edo programetarako diru zenbatekoak gastu kengarri izango dira sozietateen gaineko zergaren oinarria eta establezimendu iraunkorraren bidez jarduten duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren oinarria zehazterakoan; enpresarientzat
eta profesionalentzat, berriz, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zuzeneko zenbatespenaren araubidean.

b) Sozietateen gaineko zergaren edo establezimendu iraunkorraren bidez jarduten duten ez egoiliarren errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek kendu egin dezakete zehaztutako kuota likidotik lehentasunezkotzat jotako jarduera edo programetarako diru zenbatekoaren ehuneko 18 (kuota likidoa lortzen da, hain zuzen, kuota osoari zergapetze bikoitzari dagozkion zenbatekoak eta, hala balegokio, hobariak kenduta), publizitate babeserako kontratuak direla-eta emandako diru zenbatekoak ere barne direla.

c) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek, zuzeneko zenbatespenaren pean gauzatzen badituzte ekonomia jarduerak, kendu egin dezakete kuota osotik lehentasunezkotzat jotako jarduera edo programetarako diru zenbatekoaren ehuneko 18, publizitate babeserako kontratuak direla-eta emandako diruak ere barne direla.
 

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren gainerako subjektu pasibo lehen aipatutakoez bestekoek kendu egin ditzakete kuota osotik lehentasunezkotzat jotako jarduera edo programetarako diru zenbatekoaren ehuneko 30.

Zer behar dut?

  • Ez da beharrezkoa ziurtagiriarekin edo beste bitarteko elektroniko batekin sartzea dohaintza egin ahal izateko. 

    Egiaztagiria jaso nahi baduzu, Tasak eta bestelako ordainketak izapidearen bitartez jaso dezakezu. 

Aurkezpen telematikoa Egoitza elektronikoaren bidez. 

Izapidetu