TR Entrega documentacion contratacion empleo EUS - egoitza
Dokumentazioa ematea, ordaindutako dirulaguntza justifikatutzat jotzeko eta/edo gainerako % 30era arte ordaintzeko kontratu mugagabeetan
Epeak
Hauexek dira dokumentazio hori aurkezteko datak:
- 2021eko abenduaren 17ko 14:00ak, 2020ko azaroaren 2ko 14:00ak baino lehen aurkeztutako eskaeren dirulaguntzetarako.
- 2022ko irailaren 16ko 14:00ak, 2020ko azaroaren 2ko 14:00ak eta gero aurkeztutako eskaeren dirulaguntzetarako.
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Nomina guztien kopia, 12 hilabeteko edo hortik beherako kontratuen kasuan; eta kontratazioaren osteko lehenengo 12 hilabeteetakoak, 12 hilabetetik gorako kontratuen kasuan edo kontratu mugagabeen kasuan.
-
Aipatutako nominen ordainagiriak (transferentzia egin duen bankuaren zigilua daramaten banku transferentziak).
-
Langileen izen zerrenda eta kotizazioen likidazioen zerrenda, erakunde finantzarioaren balidazio zigiluarekin, edo kotizazioen ordainketen jatorrizko bankuko kontu laburpena.
-
Diruz lagunduta kontratatutako pertsonaren lan-bizitza eguneratuaren kopia.
-
Erantzukizunpeko adierazpena, aurkeztutako datuak egiazkoak direla eta aurkeztutako kopiak jatorrizko dokumentuekin bat datozela adierazten duena.
Zer behar dut?
Egoitza elektronikoa - Nire espedienteak