Kotizazio gabeko pentsioa eskatzea (KGP)

Epeak

Irekita

Urte osoan zehar eska daiteke. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Kotizazio gabeko pentsiorako hitzordua eskatzeko, dokumentazio honen fotokopia aurkeztu beharko da, dagokion jatorrizkoarekin batera, erkatzeko.

  • Gizarte Zerbitzuetarako sarbidea izateko eskaera.
  • GOFEri zuzendutako baimena. 
  • Errolda ziurtagiria (dagokion udalean eskatzen da).
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia eta eskatzailearekin batera bizi diren guztiena. Atzerritarrak izanez gero: Pasaportearen eta Espainian bizitzeko baimena ematen duen txartelaren, baimenaren edo egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, gaur egungo egoera eta alegatzen diren aldietakoa justifikatzen duena.
  • Familia liburua / erregistro zibila.
  • Ordezkaritza judiziala (bidezkoa bada).
  • Gaitasun ekonomikoa / Ondasun higiezinak / Interesak / Inbertsio funtsak…
  • Estatu mailako katastro ziurtagiria.
  • Desgaitasuna izanez gero, legezko ebazpen judiziala eta tutorearen izendatzea.
  • Eskatzailearen diru-sarrera egiaztagiria eta hala badagokio, bizikidetzako unitate ekonomikoarena.
  • Banku jakinarazpena. 
Agiri horiek aurkezten ez badituzu, ezin izango da zure espedientea behar bezala izapidetu. Inprimaki guztiak beteta eta sinatuta egon behar dira eta orrialde honetan eskura ditzakezu.