Baja ematea

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Baja eskatzeko eredu ofiziala behar bezala beteta eta sinatuta. Eskatzaileak ordezkari baten bidez jarduten badu, eskaerarekin batera behar bezala sinatutako baimen-agiria aurkeztu beharko da.

  • Nekazaritzako, abeltzaintzako edo basogintzako jardueraren bajaren errolda-aitorpena (036/037 eredua) eta dagokion BEZa eta PFEZ.

  • Titularraren NANaren fotokopia. Eskatzaileak ordezkari baten bidez jarduten badu, eskaerarekin batera behar bezala sinatutako baimen-agiria aurkeztu beharko da.

  • Titularra pertsona juridikoa bada, eskaerarekin batera, hala badagokio, hura desegin dela egiaztatzen duen agiri publikoa aurkeztu beharko da, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren bidez likidatua.

  • Heriotzaren kasuan, baja-eskaerarekin batera heriotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da.

  • Ustiategiko txartela.

Informazio gehiago

Erregistroan inskribatu behar dira:

  • Arabako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategi guztiak, lurrak dituztela nahiz ez dituztela, edozein dela ere haien titularrra. Nekazaritzako ustiategi bat Arabako Lurralde Historikokotzat hartzen da lur edo instalazio gehienak bertan badaude. Gainera, erregistro honetan inskribatu behar dira aurreko paragrafoan aipatzen ez diren ustiategiek Arabako Lurralde Historikoan dauzkaten lurrak eta instalazioak.
  • Ustiategietan gertatzen diren funtsezko aldaketak. Erregistroaren ondorioetarako funtsezko aldaketak dira: nekazaritzako jardueraren bajak, ustiategiaren titulartasunaren aldaketak, titulartasun motaren aldaketak, ustiategiaren kokapenaren aldaketak, ustiategiaren mugen aldaketak, eta orokorrean Inskripzioen Erregistroko identifikazio moduluan eragina duten aldaketa guztiak.

Idazkaritza Teknikoko Zerbitzua

Probintzia Plaza, 4 – 1. solairua ezkerra 

01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 18 18 18

Baita: