Erregistro Elektroniko Komuna - Arabako Foru Aldundia

Izapidetu

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

Dena delako gai horri buruzko araudi espezifikoak eskatzen dituenak, baina jakin ezin denean zein agiri zehazki, zeren eta izapide hau, hain zuzen, hondar izapidea baita (hau da, noiz ere gairen batean ez dagoen agiriak aurkezteko izapide elektroniko espezifikorik Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan).

 

Garrantzitsua

 
Formularioa bete eta bidali aurretik, eskatzaileak egiaztatu behar du eskaera bat dagokion formulario espezifiko bat duen eta online egin daitekeen (izapideen bilatzailea) izapide baten eskaerari dagokiola. 

Informazio gehiago

Izapide honekin edo webetik formularioa sortzearekin zerikusia duen gorabehera teknikoren bat gertatuz gero, jo Foru Aldundi Digitalaren Erabiltzaileari Laguntzeko Gunera, mezu elektroniko bat igorriz. hona:

diputaciondigital@araba.eus

Telefono honetara ere deitu dezakezu: 945 569 028, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.

Deialdi hau dela-eta beste edozein kontsulta funtzional egin behar izanez gero, jo dena delako gai horretan eskumena duen sailera edo unitatera (945.18.18.18), astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.

 

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri elektronikoa

Agiriak Arabako Foru Aldundiaren Egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.

Hori ez da eragozpen izango administrazioarekin elektronikoki harremanak izatera legez behartuta ez dauden pertsonek agiriak aurkezteko Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, 01001 Gasteiz) edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak ezarritako lekuetan.

Izapidetu