Mendekotasuna baloratzeko zerbitzua eskatzea - egoitza
Mendekotasuna baloratzeko zerbitzua eskatzea
Epeak
Urte osoan zehar eska daiteke.
Aurkeztu beharreko agiriak
Mendekotasun egoera baloratu edo berrikusteko hitzordua eskatzeko, jatorrizko agiri hauek aurkeztu beharko dira:
-
NAN/AIZ
-
Juridikoki ezgaituta dauden pertsonentzat: legezko ordezkariaren NAN/AIZ eta tutorea izendatzeko ebazpen judiziala.
-
-
001 inprimakia: mendekotasuna baloratzeko eskaera.
-
012 inprimakia: datuak tratatzeko baimena.
-
08 inprimakia: legezko ordezkaria edo erreferentziazko pertsona, beharrezkotzat joz gero (inprimaki hori aurkeztuz gero, izendatutako pertsona horri bidaliko zaizkio prozesuko jakinarazpen guztiak).
-
Adingabekoentzat: Familia-liburua eta, banantze edo dibortzio kasuetan, zaintza edo jagoletza arautzen dituen hitzarmena. Familia-harreraren kasuan: ebazpen judiziala edo administratiboa.
-
-
009 formularioa. Izatezko zaintzailerik badago, izatezko zaintzailearen NAN/AIZ, zaintza hori aitortzen duen zinpeko aitorpenarekin batera.
-
006 inprimakia. Osasun-txostena, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak, MUFACEk, ISFASEk edo MUJEJUk emana, mendekotasuna baloratzeko ezarritako ereduan eta behar bezala zigilatuta.
-
Agiri horiez gain, aukera duzu zure osasun arazoei buruzko beste txosten batzuen fotokopiak eransteko, interesa izan dezaketela uste baduzu.
Formularioak deskargatzea:
- 01 Balorazio eskaria
- 06 Osasun txostena
- 08 Ordezkariaren edo erreferentziazko pertsonaren datuak
- 09 Egitatezko zaintzailearen zinpeko deklarazioa
- 012 GOFEri baimena ematea datu pertsonalak eskuratzeko, erabiltzeko eta/edo transmititzeko
- 034 Osasun mentalari buruzko txostena
Informazioa eta gizarte arreta
Helbidea: San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz
E-maila: ifbs@araba.eus
Tel.: 945 15 10 15
Eskaera egin duen pertsonaren etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua