Laguntza produktuak eta ingurunera egokitzeko produktuak eskaintzen dituen zerbitzua eskatzea - egoitza
Laguntza produktuak eta ingurunera egokitzeko produktuak eskaintzen dituen zerbitzua eskatzea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
-
Elkarbizitza familia unitateko ondasunen zinpeko deklarazioa.
-
Gizarte Ongizateko Foru Erakundeari baimena ematea datu pertsonalak jasotzeko, erabiltzeko eta/edo jakinarazteko.
-
Berreskuragarriak diren tresnak edo elementuak itzultzeko konpromisoa.
-
Eskatzen den laguntza aplikatuko den ekintzaren, laguntza teknikoaren edo zerbitzuaren kostua 2.000 eurokoa edo gehiagokoa bada (salbuetsiz produktua oso espezifikoa izatea eta beste hornitzailerik ez egotea), bi aurrekontu edo proformako faktura; hori baino gutxiago bada, nahikoa izango da aurrekontu edo faktura bat.
-
Hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza kontratazioa egin aurretik, diru-laguntza jaso dezakeen zenbatekoa 50.000,00 euro baino gehiagokoa bada obra egiteko eta 18.000,00 euro baino gehiagokoa bada zerbitzua emateko.
-
Laguntzaren beharra zehazteko garrantzitsuak diren txostenak. Txosten ekonomikoak sare publikokoak izan behar dira.
-
Laguntza jasotzeko baldintza orokorrak eta bereziak betetzen direla frogatzen duten agiriak
- Informazio eta gizarte arretarako bulegoa
San Prudentzio kalea, 30 – 01005 Gasteiz
- Eskatzailearen etxebizitzari dagokion Oinarrizko Gizarte Zerbitzua