Gizarte Zerbitzuetako zentroak/zerbitzuak ikuskatzea eskatzea

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Ikuskatu diren hilabeteetako erabiltzaileen zerrenda.

  • Ikuskatu diren hilabeteetako langileen zerrenda.

  • Ikuskatu diren hilabeteetan zentroan lan egin duten langile autonomoen zerrenda.

  • Ikuskatu diren hilabeteetan bertan lan egin duten enpresen zerrenda.

  • Langileen antolakuntza taula, lanbide kategoriaren eta asteko txanden eta egunen araberakoa.

  • TC2ren kopia eta hala badagokio, ikuskatu diren hilabeteetako autonomoen Gizarte Segurantzako ordainagiriak.

  • Zentroko pertsonalaren titulazioen txantiloia.

  • Aurreko urteko prestakuntza memoria, prestakuntza emateko jarduera jasoko duena, bai eta jasotako ordu kopurua eta langileen zerrenda ere.

  • Urte horretako prestakuntza jardueren programazioa.

  • Aurreko ikuskaritza bisitatik une horretara arte zentroan egin diren osasun ikuskaritzen aktak.

  • Erabiltzaileekin izenpetutako azken kontratuaren kopia.

  • Jardueren urteko memoria, horiek gauzatu dituzten langileak eta ordutegia barne.

  • Gizarte Zerbitzuen Ikuskapen Zerbitzuak zentroari  egindako azken ikuskapenetik izandako simulakroen aktaren edo txostenaren kopia eta ordutik babesaren inguruan pertsonalari suteen kontrako emandako prestakuntza (prestakuntza jaso duten langileak, ordu kopurua, gaia, prestatzaileak).

  • Kexa eta iradokizunen erregistroko kopia, beteta.

  • Dagokien zentroetan, lokailu finkoen erregistroa.

 

Ikuskaritza egiteko zentroan eskuragarri egon behar den materiala

  • Zerbitzu enpresen kontratuak eta langile autonomoen kontratuak, edo lan egindako orduen justifikazio agiria.

  • Osasuneko zentroa ez den zentroan jarduera sanitarioak egiteko baimena (hori aurreikusita egonez gero Osasun Publikoaren Sailean, zentro bakoitzaren motaren arabera).

  • Erantzukizun zibileko eta arrisku anitzeko aseguru poliza eguneratua eta primaren azken ordainketaren ziurtagiria.

  • Autobabeserako Plana.

  • Itzalgailuen, suteen kontrako instalazioen, igogailuen eta zentroko beste elementu batzuen azken ikuskapenen justifikazioa.

  • Profesionalen tituluen kopia konpultsatua (kategoria guztiak).

  • Zentroko proiektua edo memoria.

  • Jardun egokiei buruzko gidaliburua.

  • Barne Araubideko Arautegia.

  • Langileen jardun protokoloak.

  • Protokoloei dagozkien erregistroak, beteta.

  • Egoiliar bakoitzaren espediente indibiduala.

  • Banakako artapen planak.

  • Erabiltzaileen erregistroa.

  • Zuzeneko artapeneko pertsonalaren gorabeheren erregistroa/liburua.

  • Osasun pertsonalaren gorabeheren erregistroa/liburua.

  • Kexen eta iradokizunen erregistroa.

  • Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistroaren egiaztagiria.

  • Elikagai establezimenduen funtzionamenduaren osasun baimena edo baimenaren berritzea.