Gizarte bazterketa baloratzeko eta diagnostikatzeko foru zerbitzua eskatzea

Epeak

Irekita

Urte osoan zehar eska daiteke. 

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Nortasuna egiaztatzeko dokumentuak:  -Bazterketa balorazioa eskatu duen pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) kopia, eta horietako bat eduki ezean, indarrean dagoen legediari jarraiki nortasuna egiaztatzen duen beste agiri ofizialen baten kopia.

  • Behar denean, ordezkari gisa aritzen den pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) edo Atzerritarren Identifikazio Zenbakiaren (AIZ) fotokopia eta ordezkaritzaren egiaztagiria:

  • Atzerritarrek agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

    • Atzerritarra Europar Batasuneko estatu batekoa bada, Europar Batasuneko Herritarren Erregistro Ziurtagiria.

    • Atzerritarra Europar Batasuneko estatu batekoa ez bada, bizileku baimena.

  • Errolda eta bizileku betekizunak betetzen direla egiaztatzeko agiriak.

  • Eskatzailearen errolda ziurtagiri eguneratua, adierazten duena bizi den udalerrian noiz eman zitzaion alta, batetik, eta bestetik, behar den kasuetan, eskaera aurkeztu aurreko 12 hiletan Arabako Lurralde Historikoan alta eta bajan egon den aldiak zehazten dituena. (Hori guztia Gasteiz, Laudio eta Amurrio salbuetsiz; horietan Gizarte Ongizateko Foru Erakundeak zuzenean eskuratuko ditu udal erroldak, betiere interesatuen baimena izanez gero).

  • Diru-sarreren aitorpena.

  • Osasunari buruzko txostena.

  • Adostasun inprimakia.

  • Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearentzat baimena, espedientea izapidetzeko beharrezko datu pertsonalak biltzeko, erabiltzeko eta/edo transmititzeko, zuzentasunez sinatuta.