TR Informazio publikoa eskatzea - egoitza
Informazio publikoa eskatzea
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
EGOITZA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ ESKABIDEA EGITEKO JARRAIBIDEAK:
1.- Pertsona fisikoa: identifikatzeko ziurtagiri elektronikoa erabili baduzu, ez duzu inolako agiririk erantsi behar.
2.- Enpresak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak:
Ordezkatzeko ahalmena:
a) Erakundearen ziurtagiri elektroniko batekin identifikatu bazara, ez duzu zertan frogatu ordezkatzeko ahalmen nahikoa duzunik ziurtagiriaren titularra den erakundearen izenean izapideak egiteko.
b) Pertsona fisikoen nortasun elektronikoko bitarteko baten bidez identifikatu bazara ziurtagiriaren titularra ez den erakunde edo pertsona fisikoren baten izenean jarduteko:
- Erakundearen legezko ordezkari jarduteko, agiri publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarioak legezkotzat jotako izenpea duena (PDF formatuan) aurkeztu behar dituzu.
- Borondatezko ordezkaritzan jarduteko, borondatezko legezko ordezkaritza egilesteko agiri bat aurkeztu behar duzu.
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eskaera aurkezteko eta prozedura honetan egin beharreko gestioak egiteko baimena duzula frogatzen duen agiria aurkeztu behar duzu.
c) Ziurtagiriaren titularra ez den pertsona fisiko edo juridiko baten izenean jarduteko erakundearen ziurtagiri elektronikoaren bidez identifikatu bazara, ordezkaritza egilesteko agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu behar duzu.
Erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzea. Horretarako, agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Eratze eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
- Inskribatuta dagoen erregistro ofizialeko ziurtagiriaren kopia eskaneatua, erregistroan erakundea indarrean dagoela egiaztatzen duena (PDF formatuan).
Gogoratu ezen eskabide telematikoari atxikitako dokumentu guztiek sinadura elektronikoa eraman behar dutela eskabidea amaitutakoan. Hori dela eta, bitarteko elektronikoen bidez sortzen diren agiri guztiak (Word, Excel, PDF, eta abar) ez dira inprimatu beharko eskuz sinatzeko eta ondoren eskaneatu eta eskabideari eransteko.
ESKAERA AURREZ AURRE EGITEKO JARRAIBIDEAK
Eskaera aurrez aurre egiteko, eskabidea hau deskargatu, behar bezala bete, orri guztiak sinatu eta orrialde honen goiko aldean adierazitako lekuetan entregatu behar duzu.
1. - Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko, agiri hauetako baten kopia aurkeztu beharko duzu.
- Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
- Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ).
- Pasaportea.
2.- Enpresak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak: Betiere, administrazio-prozedura baten edozein izapidetarako adminstrazio publikoekin harremana bitarteko elektronikoz izatera behartuak egongo dira honako hauek, gutxienez:
a) Pertsona juridikoak.
b) Nortasun juridikorik dabeko entitateak.
c) Diharduten jarduera profesionalean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, jarduera profesional hori dela-eta administrazio publikoekin egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritza erregistratzaileak.
d) Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.
e) Administrazio publikoetako enplegatuak, enplegatu publiko izateagatik administraziookin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen eran.
Informazio gehiago
Webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jo aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentrora:
945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera,8:15etik a 14:30era , jaiegunetan izan ezik.
Beste edozein kontsulta egiteko izapidetzearen inguruan jo dezakezu 945181818 - luz.. 52804 tfno. zkira,8:15etik a 14:30era , jaiegunetan izan ezik.
Zer behar dut?
Egiaztagiri elektronikoa
B@K
B@KQ
- Arabako Foru Aldundiaren Erregistroa eta Herritarrak Atenditzeko bulegoak.
- Ahoz, Arabako Foru Aldundiaren Erregistroko eta Herritarrak Atenditzeko bulegoetan.
- Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan ezarritako moduetako edozeinetan.
- Arabako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoan.