TR Solicitar habilitación de Veterinarias/os para actuaciones oficiales sobre el ganado eus - egoitza
Albaitariak gaitzeko eskatzea, abereekin lotutako jarduketa ofizialak egiteko
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
Informazio gehiago
Aldundiaren eskumeneko zenbait jardun ofizialetarako albaitari pribatuak gaitzea (AFAko funtzionario ez direnak) aginduzkoa dela jasotzen du Diputatuen Kontseiluaren maiatzaren 14ko 33/2002 FORU DEKRETUAk, zeinaren bidez arautzen baita Arabako Lurralde Historikoan dauden nekazaritza ustiategietako aziendaren osasun zerbitzuak nola eman.
33/2002 FORU DEKRETUAk xedatutakoaren arabera, Arabako Lurralde Historikoan dauden nekazaritza ustiategietako aziendaren Foru Aldundiaren eskumenekoak diren osasun zerbitzuak emateko, pertsona fisikoak edo juridikoak kontratatu ahal izango dira, baldin haien helburuak edo jarduerak lotura zuzena badauka kontratuaren xedearekin.
Gaur egun, kontratazio publikoaren bidez egiten dira animalien osasun zerbitzu ofizialak. Mota horretako zerbitzuen azken kontratazioa Foru Gobernu Kontseiluaren urriaren 18ko 681/2016 Erabakiaren bidez egin zen ABERE S. Koop. enpresaren alde, hasiera batean hiru urterako, baina epe hori beste hiru urtez luzatzeko aukerarekin.
Beraz, zerbitzu horien prestazioari atxikitako albaitariei dagokie gaikuntza horiek eskuratzea behin egiaztatu ondoren betetzen dituztela 33/2002 FORU DEKRETUAK ezarritako betekizunak.