TR Subvenciones para el desarrollo de actividades culturales promovidas por ayuntamientos y cuadrillas eus - egoitza
Udalek eta kuadrillek sustatutako kultura ekimenak garatzeko dirulaguntza eskaera. I.Eranskina. 2020ko deialdia
Epeak
Hogeita hamar egun, deialdia ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta
Aurkeztu beharreko agiriak
- Egiaztagiri bat, erakundearen organo eskudunak gastua baimentzeko eta gastuaren zati bat finantzatzeko hartutako erabakiarena.
- Jarduera edo programaren proiektua; honakoak adieraziko dira: jardueren deskribapena, horiek egiteko egutegia, eskuragarri dauden baliabideak, genero berdintasuna eta abar.
- Programak edo jarduerak eragindako diru sarreren aurrekontu xehatua: beste erakunde batzuei eskatutako dirulaguntzak, erakundearen ekarpena eta Euskera, Kultura eta Kirol Sailari eskatutako diru kopurua.
Informazio gehiago
Laguntza eskabideak Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira edo bide elektronikotik, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez erabil daitekeen erregistro elektronikoan. Hori ez da oztopo izango Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak xedatutakoa aplikatzeko